Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzaren taupadak
Euskal Herriko dantza tradizionalak omenduko ditu Telmo Esnal zinemagileak ‘Dantza’ pelikulan
Pieza bakarra “Momentuz, pieza bakarra grabatu dugu, hamar minutukoa, baina gure asmoa 20 bat pieza grabatzea litzateke, guztira 90 minutuko pelikula osatuko dutenak. Orain, diru-laguntzak bilatu behar ditugu”, agertu du zarauztarrak. Zeregin horretan ari dira, buru-belarri, Txintxua Films (Asier Altuna eta Marian Fernandez) eta Iparraldeko Ateka ekoiztetxea. Hamar minutuko pieza hori baliatuz, ate-joka ari dira, erakunde eta telebista desberdinen laguntza jaso asmoz. Talde-lana ez da hor bukatzen, Esnalek azpimarratzen duen moduan: “Ni dantzaria izan naiz urte askoan, eta betidanik izan dut ideia honekin zerbait egiteko asmoa. Ikusi dugu nola kontatu diren istorioak, kanpoko dan-tzetan oinarritutakoak.
Esaterako, Sauraren Bodas de Sangre. Zergatik ezin da horrelako zerbait egin dantza tradizionalekin? Momentu batean Koldobika Jauregirekin elkartu nintzen eta ikusi nuen berak ere bazeukala gogo hori. Horrek bultzatu zidan asuntoa serio hartzera. Gero, Juan Antonio Urbeltzengana jo genuen, bere hipotesi berriak aztertzera, eta horiek baliatuz idatzi nuen gidoia”.
Filme honetan erritmoaren bitartez sortzen dira dantzak, dantzak badute beraien sinbologia, eta sinbologia horren bitartez bizitza konta-tzen dute, istorio bat, “herri baten istorioa”. Urbeltzen hainbat hipotesi erabili dituzte istorioa kontatzeko. Tartean, ikerlari nafarrak ezpata dantzaren jatorriari buruz planteatu dituenak. “Berak dio ezpata dantza ez datorrela ugalkortasun kontzeptutik, beti esan den bezala, baizik eta gizarteak intsektu eta izurriteei zien beldurretik”, esan du Esnalek.
Urbeltzen teoriak oinarritzat hartuta, Argia taldera hurbildu ziren, eta bere inguruan mugitzen diren hainbat dantza taldeen laguntza ere badute, tartean Elgoibar, Eibar, Iruñea, Añorga edo Iparraldeko dan-tzarienak.
helburuak Egitasmoaren helburu nagusiak bi dira: Batetik, dantza tradizionalaren eskutik istorio bat kontatzea; bestetik, dantzari laguntzea, omenaldi bat egitea. “Gure dantzak beste ikuspegi berri batekin aurkeztu nahi ditugu, batez ere daukaten aberastasun horren testigantza utzi pelikula baten bidez. Pelikula, azkenean, betirako geratuko da hor, eta hori beharrezkoa du dan-tzak”, nabarmendu du gipuzkoarrak. Horretarako, agindu du istorio xumea kontatuko dutela, “herri imajinario baten istorioa, istorio kolektibo bat. Pelikula guztia izango da oso sinbolikoa”.
“Antzekotasun handia dute gure dantzek beste lurralde batzuetan egiten direnekin -gaineratu du-, eta horrek oso unibertsala izan daitekeen istorio bat kontatzeko aukera ematen digu, era berean oso gurea dena”. Eta adibide bat jartzen du, Baztan aldean jatorria duen saskito dantzarena: “Grabatu dugu almute dantza, horrekin koreografia berri bat eginez, baina beti dantza tradizionalean oinarrituta, beraz, betiko dantza dirudi”.
Guztira, 20 bat pieza osatuko dituzte, bata bestearen atzetik joango direnak, musikak lagunduta. “Denetarik dago -azaldu du Esnalek-, oso errepertorio zabala baita euskal dantzek eskaintzen dutena. Orain arte, lan asko egin dugu dantzak aukeratzen, koreografiak espazioetara egokitzen, istorioak batasun eta zentzu bat izan dezan, herri horren istorio hori biribildu nahian”.
matriuska poetikoa Honela, matriuska poetiko bat osatuko du Telmo Esnalek lan berrian. “Ez gara gauza berririk egiten ari, baina oso poetikoa eta bisuala izango da pelikula, oso plastikoa. Ez dauka hitzik, kantak eta bai, baina piezaz-pieza jendea ulertzen joango da istorio bat kontatzen ari garela”. “Dantzaz-dantza, irudien eta musikaren bitartez liluratu nahi dugu ikuslea. Orain arte egin dugunarekin oso gustura gaude, sentsazio oso onak ditugu. Hori bai, badakigu erronka handia dela, eta hau hasiera baino ez dela. Beraz, lan asko geratzen da aurretik, baina, era berean, oso motibatuta gaude, dantzen kontu hau hurbiletik bizi izan dugulako hirurok, Juan Antoniok, Koldobikak eta hirurok. Proiektua ondo egituratuta dago eta horrek indarra ematen digu”, argitu du Esnalek.
nueva ficción
‘Dantza’. Telmo Esnal prepara para 2016 una cinta de ficción en torno a la danza tradicional vasca. Se trata de un trabajo “muy plástico y sugerente”, lleno de simbología, en palabras del director. De momento, han realizado un avance de unos diez minutos, donde ya se vislumbran los códigos que predominarán en el proyecto.
Tres creadores. En la película confluyen tres visiones distintas sobre la danza tradicional vasca. La del artista plástico Koldobika Jauregi, la del propio Telmo Esnal y la del investigador y folclorista Juan Antonio Urbeltz.
Telmo Esnal ha dirigido películas exitosas como Urte berri on, amona! (2011) o Aupa Etxebeste! (2005).
Dokumentuaren akzioak