Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzako 90 maisuren testigantzak eta 50 herritako dantzak bildu ditu liburu batek

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzako 90 maisuren testigantzak eta 50 herritako dantzak bildu ditu liburu batek

20 urtez Gipuzkoako dantzen pauso eta mugimendu bakoitza ikertu eta 90 dantzariren testigantzak jaso ostean, larunbatean aurkeztu du Mikel Sarriegik bere liburua: ‘Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldariak’.
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Beasain
Mota
Albistea
Data
2024/03/09
Lotura
Naiz

Beasainen elkartu dira Gipuzkoako hamarnaka dantzari.

Beasainen elkartu dira Gipuzkoako hamarnaka dantzari. (Aranzadi Zinetzia Elkartea)

Beasaingo Igartza Jauregian Gipuzkoa osoko ehun dantzari baino gehiago elkartu dira larunbat honetan ‘Gipuzkoako dantza-maisuen puntuak eta aldariak’ liburuaren aurkezpen ekitaldian. Mikel Sarriegi Aurtzaka taldeko dantzari beasaindarrak idatzi du liburua 20 urtez ikertzen ibili ondoren.

Mila orrialde dituen lanean «pauso, dantza eta mugimendu bakoitza disekzionatu» ditu Sarriegik Aranzadi Zientzia Elkartearen arabera, Aranzadik editatu eta argitaratu du liburua. 90 dantza-maisuren eta Gipuzkoako euskal dantzako protagonisten testigantzak biltzen ditu gidak.

«Euskal dantzako irakasleen ezagutza aberasten lagunduko duen tresna izatea helburu duen ikerketa lanna ere bada, eguneroko bizitzan lagunduko dien gida», argitu du aurkezpenean bertan Sarriegik. Eta euskal dantzaren alde urteetan zehar «bizitza eman duten pertsonak aintzatestea» ere helburu zuela kontatu du.

Jokin Otamendi Aranzadi Zientzi Elkarteko presidenteak aurkezpenean gogora ekarri du Aranzadik zergatik argitaratu nahi zuen liburua: «Liburu honek Aranzadin lantzen dugun baloreekin bat egiten du, memoriarekin. Ikerketa honi esker, gure sustraien folklorearen eta ohituren memoria idatzia dugu Gipuzkoan. Gure nortasunaren funtsezko zatia». Horrez gain, testigantzen garrantzia ere azpimarratu du, «gure memoria historikoa eraikitzen laguntzen duten testigantzak» direla azaldu du.

Gipuzkoako diputatu nagusi Eider Mendoza ere aurkezpenean izan da, eta bere ustez argitaratu berri den liburua «transmisiorako tresna baliotsua» dela azaldu du. «Herri gisa, gure izaeraren adierazgarri kolektibo nagusietako bat izan da dantza. Santza ingurukoekin lotzen gaitu, bizilagun eta herrikideekin, gure eskualdearekin, gainontzeko eskaldunekin, Euskal Herriarekin eta Europako gainontzeko herriekin. Gaur bezala etorkizunean ere jarrai dezagun soka dantza horretan parte hartu eta gure ekarpena egiten, liburu honetan islaturik dauden balio horiek guztiak bizirik idaun dezaten».

Dokumentuaren akzioak