Dokumentuaren akzioak
Euskal dantzak, Zangozan ere bai
Lan honen bitartez, herri honetan hainbeste estimatzen ditugun euskal dantzei buruzko erreportaia aurkeztu nahi dugu. Lehenengo, euskal dantzen jatorria eta historia azalduko dugu. Ondoren, Euskal Herriko dantza motekin jarraituko dugu. Gero, Nafarroako euskal taldeak aipatuko ditugu eta Zangozako Rocamador taldearen entrebistak aurkeztuko dizkizuegu. Bukatzeko, San Sebastian egunarekin amaituko dugu.
XX. mendearen lehen herenean herriko hiri garrantzitsu denotan dantza taldeak sortzen dira, euren arteko topaketa eta agerketa handiak antolatuz eta ezpata-dantzarien federakunde bat sortuz.
1936ko Guda Zibilaren ondoren, Francisco Franco jeneralak zuzendutako erregimen politiko berriak bizitza kulturalaren parte handi bat jartzen du agerraldi folklorikoak desagerraraziz, folklorea talde landatar bakan batzuen esku geratzen delarik.
Baina 40. hamarkadak nahiko igaroa behar du egon berriz talde hiritarrak sortzen has daitezen, eta dagoeneko 50. hamarkadaren hasierako Oldarra, Goizaldi, edo Dindirri bezalako taldeek nolabaiteko garrantzia hartzen dute.
Honela bada, 60. hamarkadan geroz eta gehiago dira sortuz doazen talde hiritarrak, hiriburuetan ez ezik, herri askotan ere dantza agerketa ugari antolatzen direlarik. Honek, taldeen arteko harremanen sendotzea dakar ondorio, eta era berean, ezagutzak elkartrukatu, folklorea ikertu eta ekintza desberdinak era bateratuan antolatzea ahalbideratuko duen erakunde iraunkor baten behar izana.
ROCAMADOR DANTZA TALDEA
Dantzan 1972. urtetik
Euskal Herrian asko estimatzen dira dantzak eta hainbat talde garrantzitsu sortu dira. Nafarroan adibidez, 38 talde inguru daude. Haien artean ezagunenak: Iruñako Ortzadar, Duguna eta Jaso taldeak dira. Baita ere Uharteko Amaiur taldea, Atarrabiako Larratz taldea eta Ansoaineko Eguzki Eder taldea...
Gure Zangozako herrian Rocamador da dantza taldea. 1972. urtean sortu zen. Gaur egun, Juan Pedro Aramendia da zuzendaria, baina, orduko dantza taldean ere dantzatzen zuen. Taldearen jan-tziak XVIII, XIX eta XX-ko jantziak imitatzen dituzte eta hasiera batean, hainbat emakumek egiten zituzten.
Orduan, 40 dantzari ziren eta gutxitzen joan dira. Hala ere, orain gutxi gorabehera 70 haurrei irakasten die dantzatzen Aramendiak, haiek baitira taldearen etorkizuna. Ikastolan haietako batzuk daude.
Rocamador taldeko gizonak jaialdi batean Otsagiko-dantza edo Paloteado dantzatzen.
euskal dantzak
Axuri beltza. Dantza honek, Aezkoa
eta Salazar aranetan eta abesten kontserbatzen den bakarrenetako bat
da. Borobil batean dantzatzen da, erlojuaren aurkako norabidean, Soka
dantza gehienetan bezala. Abuztuaren 15an dantzatzen da baina soilik
herriko gaztetxoak dantzatzen dute jantzi beltz batekin eta apaingarri
ikusgarriekin.
Festa amaierako dantza. Ziklo baten amaieran eta beste baten hasieraren antzerki bat egiten dute.
Sagar dantza.
Dantza hau lau gizonek dantzatzen dute pantaloi eta atorra zuriarekin,
gerriko gorri bat dutela gerrian. Azkenean eskuan duten sagarra
botatzen dute.
Erromeria eta plazetako dan-tzak. Herrietako jai eta erromerietan egiten dira eta nahi duen guztiak parte hartzen du.
Iribasko ingurutxoa.
Dantza honetan gizonak eta emakumeak pate hartzen dute, dantza honen
lehen gaia gaztainak dira. Gizonak, praka urdinaz, atorra zuria,
txalekoa, zazpi bar bizkarrean eta txapel batekin jantzita doaz eta
emakumezkoak berriz, gona beltz batekin korpiño batekin, zapi batekin
eta biok abarkekin.
Ezpata-dantza. Hitzak esaten duen
bezala, ezpatarekin egiten den dantza da. Ezpata-dantzako dan-tzariek
ezpa-dantzari izena hartzen dute, ezpata izanez ala ez izanez. Bi
multzo daude: lehenengoan dantzariek burutik eta muturretik hartutako
ezpata luzez kateatzen dira eta bigarrenean bi ilara osatzen dute eta
borroka egingo bazuten bezala egiten dute.
Otsagiko-Dantza.
Irailaren 7an eta 8an egiten dira, Amabirjiniaren egunean, eta
Muskildako Amari dantzatzen diote. Paloteado izenaz ezagutzen da. Laudo
bi lerro egiten dira gehi Boboak (bederatzi pertsona ). Pañolo eta jota
dantzatzen da.
Auritzeko dantzak. Dantza hau bederatzi zati
dauka: Zapi dantza, Zubia, Pañuelo. Lehenengo Andre Dantza, Bigarren
Andre Dantza, Jotak eta Arin-Arina, Orbaitzetako Joko Dantza eta Joko
dantza. Ingurutxo motakoa da. Dantza hauen pertsonaiak dantzariak eta
buruzagiak dira.
Luzaideko jaiak. Dantza hau goi eta behe Nafarroan egiten da. Pertsonaiak Andre Mari, Euskaldunak, Sorginak, Lapurtarrak, Makilariak, etabar.
Larrain-Dantzak.
Gehien bat Lizarran dantzatzen da. Dantza honetan pauso batzuk
desagertu egin dira hainbat arrazoiengatik. Katea, Fandangoa, Baltsa,
Jota zaharrak, Boleroak eta Kalejira egiten da gehien bat.
Ttun-Ttuna.
Ingurutxo hau mediterranear izaera du. Hainbat ezaugarrik hala nola
apainduak eta jantziak Ttun-Ttunen eredu ezin hobea egiten du.
Soka-dantza. Europa mendebaldetik dator. Hainbat dantza sartu dira, adibidez, kontradantza.
Altsasuko-Dantzak. Neguko egun laburrean ospatzen da. Hainbat pertsonai daude: Momotxorrak, Ziripotak, Ijitoak eta beste hainbat.
Zubietako ihauteriak.
Urtarrileko 1. astelehenean eta asteartean egiten da. Pertsonaia asko
daude: Zanpartzarrak, Tuntturroak… Dantza bat baino gehiago egiten da.
Bat soka dantza da.
Nafar erriberako dantzak. Ekainaren 24an eta Irailaren 29an egiten da. 4 dantza egiten dira: Paloteada, Balsa, Trenzatua eta Jota.
Dokumentuaren akzioak