Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantzak nonahi Urrundik-eko dantzarien eskutik: kolektibitate jaietan, urteurrenetan eta antzoki ikuskizunetan

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantzak nonahi Urrundik-eko dantzarien eskutik: kolektibitate jaietan, urteurrenetan eta antzoki ikuskizunetan

Komunikabidea
Euskalkultura.com
Tokia
Panama, Argentina
Mota
Albistea
Data
2015/09/24
Lotura
Euskalkultura.com

Lan handiko egunak ari dira bizitzen Paranako Urrundik elkarteko dantzariak irail honetan; izan ere haiek dira hiri argentinar  honetako euskal dantzen enbaxadoreak eta hainbat jaialditatik gonbidatzen dituzte Euskal Herriaren ordezkari. Euskal etxeak berak antolatutako ikuskizunak ere badituzte paranatarrek; eta urtero bezala aurten ere izan zuten euren Dantzaldia, hiriko 3 de Febrero Antzokian, adin guztietako dantzariak partaide, hiriburu  entrerriostarrean.

Parana, Argentina. Mota askotako ekintzak garatzen ditu Parana hiriko Urrundik elkarteak: antzerki eta folklore argentinarreko tailerrak, kantu klaseak eta xake txapelketak, batzuk aipatzearren soilik. Baina dudarik gabe, erakundeko ekintza nagusia euskal dantzak dira. Izan ere, hiru talde aritzen dira euskal etxean, txikiak, gazteak eta helduak, eta hirurek bereganatzen euskal etxea eta euskal gizataldea ordezkatzeko ardura.

Taldea, ezaguna da oso hirian zein eskualde osoan eta dantza egiteko garaian Entre Rios probintziako hainbat agertokitan aurkeztu ohi dira. Joan den asteburuan, esate baterako, paranatarrek San Benito herriko Immigrantearen Jaian dantzatu zuten, San Benito klubean eta publiko ugariren aurrean. Festa bukatzean, txalo beroak eta jaiaren oroigarri bat jaso zituzten dantzariek.

Paranan bertan ere hartu zuten parte euskal dantzariek Immigrantearen Eguneko jaialdian. Hiriko gizataldeak bildu zituen dantza emanaldia irailaren 2an izan zen, israeldarrak, espainiarrak, katalanak, asturiarrak, Volgako alemaniarrak, piemontarrak, siziliarrak eta arabiarrak lagun. Eta Immigrantearen Eguneko ospakizunez aparte, Villa Urquiza herriaren 162. urteurren festan ere izan zuten emanaldi bat, Udaleko agintariek gonbidaturik.

Paranako Euskal Dantzaldia

Paranan bertan, taldeko adin guztietako dantzariek euren koreografiak taularatu zituzten hiriko 3 de Febrero Antzokian euskal etxeak urtero irailean antolatu ohi duen Dantzaldian; aurten, gainera, errepertorio berritua aurkeztuz. Areto bete-betean, euskal dantzak ez ezik, tangoa eta Argentinako folkloreko pieza batzuk ere plazaratu zituzten. Eta euskal etxean egiten diren ekintza kultural guztiei leku bat emateko, antzerki taldeak ‘Euskal Aztarna’ lanaren zati bat antzeztu zuen. Abesteko momentua, berriz, Juan Carlos Borras, Ezequiel Almeida, Oscar Giles, Elisa Gigena eta Fabian Pereira abeslariek osatutako taldearen esku egon zen. Eginbehar hauek beteta, Macachinerako bidaia hasi da prestatzen taldea, Paranako Urrundik.Euskal Etxea behar bezala agerrarazteko 2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionalean.

Urrundik-ek antolatutako dantzaldia joan den irailaren 6an izan zen
Urrundik-ek antolatutako dantzaldia joan den irailaren 6an izan zen

Dokumentuaren akzioak