Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza tradizionala: oholtzatik berriz plazara

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza tradizionala: oholtzatik berriz plazara

Egilea
Marta Morales
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Mota
Erreportajea
Data
2012/03/12
Lotura
Deia - Noticias de Bizkaia

Euskal folklorea modan dago. Gure jaietan dantza erakustaldiak ohiko zita bihurtu dira. Euskal Herriko udalerri gehienetan, dantza talde bat aurki daiteke gutxienez. Horiek izan dira azken 60 urteetan euskal nortasunaren ikur hau bizirik mantendu dutenak. Gaur egun, euskal dan-tza tradizionala “osasuntsu” dagoela diote hainbat adituk. Hala ere,  etorkizunean ere bizirauteko, aspaldiko gabeziak osatu eta antzinako herrikoitasuna berreskuratzea ezinbestekoa dela
ziurtatu diote Ortzadarri.
Jose Antonio Urbeltz eta Txomin Unzalu aurreko mendeko 50eko hamarkadan hasi ziren
dantzan. Biek dantza ikasi, maitatu, ekin eta ikertu egin dute. Dantzari askoren moduan, dantza bere bizimodu bihurtu zuten eta, oraindik ere, badute. Lehena Ikerfolk euskal folklorea ikertzeko elkartearen zuzendaria da. Bigarrena,
aldiz, Gernikako Elai-Alai dantza taldeari bultzada eman zion bilbotarra da. Dantza munduan erreferenteak biak, gaur egun euskal folkloreak haiek hasi zirenean baino egoera askoz hobea bizi duela uste dute. “Guk inoiz izan ez genuen keinu-dohain argia antzematen dugu egungo dantzariengan”, aitortu du Urbeltzek. Hala ere, bere garaiko dantzari bikainak ez ditu ahazten: Berrizeko Albizuri bizkaitarra, Urdiñarbeko Jacques Larrondo xiberrotarra eta Gipuzkoako Juan Mari Montes, kasu.
Baina ez gara bakarrik teknikaz ari. Jakina, dantzan egiteko dantzariak behar dira. Eta
etorkizuna bermatzeko, dantzari belaunaldi berriak. Komunikabideek etengabe beste musika eta dantza eredu batzuk sustatzen duten garai hauetan, batek baino gehiagok pentsa lezake gazteak ez direla dantza taldeetara hurbilduko.
Eta erratuko litzateke. “Herri guztietan daude euskal dantza tradizionalak dantzatzen dituzten gazteak. Adin horretan hain indartsua den gizarte-presio gogorrari aurre eginez, milaka gaztek jarraitzen dute euskal dantzaz gozatzen, hain dira erakargarriak”, ziurtatu du Oier Araolaza Dantzan.com webgunearen zuzendariak.
Ildo berean, dantza taldeetan eman ohi den mutil kopuru urria delako sinesmen herrikoiaren aurrean, zera irizten du Araolazak: “Mutil batzuk oraindik dantza egiten jarrai-tzea da hemen harrigarria. Bost urteko edo-zein umeri galdetu eta dantza nesken kontua dela eta mutilek futbolean jokatzen dutela esango dizu. Baina, hala ere, hip-hop edo horrelako aukera bikainen aurrean, 15 urteko gazte batzuek euskal dantza tradizionala aukeratuko dute”.
30 MILA DANTZA IKASLE Zifrak beti dira esanguratsuak. Dantzan.com-en egindako inkesta baten emaitzen arabera, bakarrik Gipuzkoan 255 euskal dantza irakasle daude, eta 70 bat dantza elkarte, eskola edo talde. Ikerketa horren argitan, 10.000 euskal dantza ikasle egongo lirateke. Azken datu hori estrapolatuz, Euskal Herri osoan 30.000 euskal dantza ikasle inguru egon daitekela uste du Araolazak. Aurreko zifrak gutxi balira, beste ikerlan batek 400 bat dantza doinu –bizirik eta hilda–, zenbatu ditu. Horren harira, ondokoa iragarri du Urbeltzek: “Euskal dantzetan krisi hitza erabili ahal bada, hazkunde krisia aipatzeko da. Azken 50 urteetan ehundaka dantza, musika doinu eta janzkera martxan jarri dira gure dantza taldeek barnera    dezaten denbora beharko dugu”.
Eta bitartean? Aiko taldeko Sabin Bikandik euskal dantza “aldaketa egoera” baten aurrean dagoela uste du. Etnomusikologo honek dantzaren jatorrizko funtzioa berreskuratzen ari dela ziurtatu du. “Dantza taldeen agerpenarekin batera, dantzaren jatorrizko funtzioak ahaztu zituzten: batez ere bikote-harremanak
egitea erromerietan eta, beste neurri batean, talde dantzak, nolabait, kolektiboaren baloreak isladatzen dituena. Horren aurrean, taldeok oholtza gainera eraman genituen dantzok, ikuskizun moduan”, azaldu du Bikandik, dantzaren historia ere gogorarazten badu: Arretxinaga, Euzko dantza, Kaskarotak... Baina, dantza talde horien magalean, eta beraien lanari
esker, erroetara bueltatzeko mugimendu bat sortu da. “Horrela, gaur egun, dantza bergizarteratzea eta demokratizatzea lortzen ari gara”, nabarmendu du.

Prozesu horretan, dantza taldeek ere zeregin handia izango dutela uste du Asier Araolazak. “Talde bakoitzak bere funtzioa aurkitu beharko du”, argitu du. Berebat, talde asko errepertorio propio baten bila ari dira. “Dantza taldeen publiko naturala bere auzokoa izan behar da. Eta, horretarako, bere herriko edota eskualdeko dan-tzekin egin beharko dute lan”, aholkatu du. Bestalde, antolatu eta lan egiteko orduan, herrialde bakoitzeko ezaugarri propioak eta errealitate
ezberdinak ere aintzat hartzekoak dira. “Batean krisi moduko zerbait dena, bestean txapela kentzekoa da”, azpimarratu du Dan-tzan.com-eko buruak. Esaterako, aurten Xiberuako Maskaradarekin gertatutakoa. “Maskarada ez ateratzea
frakaso bezala agertu daiteke, baina ez gara kontziente Maskarada egiten duen herriak 500 biztanle inguru besterik ez duela. Barakaldo edo Donostia batean etxe bloke baten beste biztanle, hain zuzen. Ez da errazagoa edo zailagoa.


FORMAKUNTZA, LEHENTASUNA Hala ere, lehentasuna formakuntza izan behar dela nabarmendu dute adituek. “Ez dago irakasle prestaturik, ez gida libururik, ez formakuntza planik –kexatu da Araolaza–; irakasleak dantza taldeetan ikasten ibili direnak dira, eta izugarrizko ezagupen falta dugu: ez dakigu irakasten ditugun dantzen  historia, ezta musikarenak edota Euskal Herriko dantzarienak, ikasteko aukerarik ez dugu izan eta”. Adibide xume bat: Axuri Beltza dantza. Txomin Unzaluk azaldu duenez, Baztango dantza joko bat zen. “Lehen aulki dantza zen, negu luzeak ostatuetan pasatzeko lagungarria. Gero, Argia taldeak abestiarekin oraingo dantza asmatu zuen”, gaineratu du.Formakuntza eza endemiko honen aurrean, Unzaluk hurrengoa proposatzen du: “Hezkun-tza eta irakaskuntza publikoetan, irakaslego profesional batek izango lukeen euskal kulturaren gai eta diziplina guztiak sartzea, euskal dantzen etorkizuna bolondreski bermatzea gero eta gaitzagoa baita”, arrazoitu du. Sabin Bikandik dokumentazio zentro nazional baten beharra ere gehitu du. “Dantzen munduko berrikuntzak gero berez etorriko ziren, dantza tradizional herrikoiak
sendotu ostean eta haietan oinarrituak”, agertu du Unzaluk.
Azkenik, euskal dantzetan oinarritutako dantza mota berriak “zilegiak eta aberasgarriak” direla diote. Hori bai: euskal dantza tradizionala dantza garaikidea ere badela azpimarratu dute. “Azken finean, garai ezberdinetan modan izandako
dantzen aztarnen pilaketa da eskuartean dugun dantza tradizionala”, ohartarazi duAraolazak. Berak kontatu duenez, gaur egun edozein erromeritan egiten diren fandango eta arinarinak, jotak edo porruak XIX. mendeko modak ziren. Halaber, Zuberoako dantzetako urratsak, duela ehun urte inguru Iparraldeko gazteek soldaduzkan bere instrukzio parte bezala ikasitako dantza urratsak dira, gazteak, etxera bueltatzera, bere herriko festetan sartu zituztenak.

Dantzan.com atariko zuzendari den Oier Araolazari jarraiki, egun “eskuartean” dugun dantza
tradizionala da antzinean “modan izandako dantzen aztarnen pilaketa”. Esaterako,
gaurko edozein erromeritan dantzatzen diren
fandango, arinarin nahiz jotak “XIX. me

Dantzan.com atariko zuzendari den Oier Araolazari jarraiki, egun “eskuartean” dugun dantza tradizionala da antzinean “modan izandako dantzen aztarnen pilaketa”. Esaterako,gaurko edozein erromeritan dantzatzen diren fandango, arinarin nahiz jotak “XIX. mendeko modak” izan ohi ziren. (PABLO VIÑAS/ JOSE MARI MARTÍNEZ/ IÑAKI ZUGASTI/ DANTZAN.COM/ AIKO TALDEA/ INTXURTXU TALDEA)




Dokumentuaren akzioak