Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Euskal dantza dramatikoa abiatu nahi du Argia taldeak ‘Martin Zalakain’ lanarekin

Dokumentuaren akzioak

Euskal dantza dramatikoa abiatu nahi du Argia taldeak ‘Martin Zalakain’ lanarekin

Victoria Eugenian eskainiko dute antzerkia, literatura, musika eta dantza uztartzen dituen obra larunbatean eta igandean

Euskal dantza dramatikoa abian jartzeko proposamena da Argia taldeak sortutako Martin Zalakainlana, euskal dantza tradizionaletik abiatuta dantza hori helburu dramatikoarekin erabili baitute, hain zuzen, Pio Barojaren Zalakain abenturazalearen istorioak kontatzeko. Donostiako Victoria Eugenia antzokian larunbatean (20.00etan) eta igandean (19.30ean) egongo da ikusgai Juan Antonio Urbeltzen koreografiak, Ander Lipusen antzerki lana eta Harkaitz Canoren gidoia uztartzen dituen obra berritzailea.
Egilea
Arantzazu Zabaleta / Ruben Plaza
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2017/12/12
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

Urbeltzek 55 urte eman ditu euskal dantzen historia aztertzen eta baita beste herritako tradizioak ere. “Eta gure herriak dantza dramatikoaren beharra daukala konturatu ginen”, adierazi zuen atzoko aurkezpenean Gipuzkoako Urrezko Domina jaso zuen ikertzaileak.

Helburu horrekin ekin zioten lan hau prestatzeari eta heroi baten istorioa aukeratu zuten hari moduan. “Zalakainen abenturen sintesi bat da, dantzatua, eta On Piok berak bere bedeinkapena emango ziola uste dut”, gaineratu zuen Urbeltzek. Harkaitz Canok istorio hori “western karlista” baten moduan ikusten duela eta “desafioan” dantzatzen dutela eta fusilak makil bihurtu dituztela ere azaldu zuen.

“Berez Zalakainen istorioa aitzakia da Urbeltzen iruditegi guztia taulara-tzeko”, nabarmendu zuen Ander Lipusek, eta lan honen bidez an-tzerkiaren diziplina guztiak bildu dituztela gaineratu zuen. On Pio narratzaileari ahotsa jarri dio Lipusek.

Zalakainen abenturei dantzarekin forma emateko Argiakoak ez ezik, beste taldeko dantzariak ere igo dira taula gainera. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta, makil borrokak sortu dituzte, heriotzaren dramatizazioak, kortejoak irudikatzen dituzten galaienak, suelto festa ero bat... “Berritzen ez bada ez dago dantzarik eta hau berria izan da”, aipatu zuen Iñaki Arregi dantza maisuak. Haren ondoan egin du lan Itziar Otamendik galanteoa irudikatzen duen koreografia sortzeko: “Soka dantzatik abiatuta, mutila neskaren atzetik nola doan islatzen dugu, neska ihes egiten saia-tzen den bitartean”, aipatu zuen. Dan-tzaren bidez makilen arteko borrokari forma ematea Gari Otamendiren lana izan da: “Kasu honetan Siziliako makil jokoetan oinarritu gara eta hori Euskal Herriko tradizioarekin lotu dugu, Urbeltzi esker lortu dugun euskal dantzaren ezagupenarekin, backgroundhorrekin”.

Istorioari musika jartzeaz Marian Arregi eta Mikel Urbeltz arduratu dira eta jantziez Amaia Bueno eta alderdi horiek ere bereziki zaindu dituztela aipatu zuten atzoko aurkezpenean. “Dantzaren dramaturgia baten hasiera da proiektu hau eta, serio hartuz gero, hori garatu dezakegu”, laburbildu zuen Urbeltzek.

‘Martin Zalakain’ antzezlanaren arduradunak, atzoko aurkezpenean, Donostia Kulturako Norka Chiapussorekin eta Mari Jose Telleria Gipuzkoako Aldundiko kultura zuzendariarekin.

‘Martin Zalakain’ antzezlanaren arduradunak, atzoko aurkezpenean, Donostia Kulturako Norka Chiapussorekin eta Mari Jose Telleria Gipuzkoako Aldundiko kultura zuzendariarekin.

Dokumentuaren akzioak