Dokumentuaren akzioak
Euripean piztu ziren San Juan bezperako suak Tolosaldean
Adunan, Nuñezek zioenez, jai giroa izan zen nagusi San Juan bezperan. Iluntzeko 20:30etan herriko haur eta gazteek sua piztu zuten. Herritar ugari gerturatu zen ekitaldira. Jarraian afaria ospatu zen Txulobi Elkartean
Alegian, Amaia Gokioetxearen kronikan, sua pizteko unearen aurretik eta ondoren sekulako zaparradak bota zituen Alegian. Baina gaueko 21:00etan, xirimiriak erortzen jarraitu bazuen ere, atsedenaldi txiki bat hartu zuen euriak, eta, beraz, alegiarrek San Juan sua piztu, eta honen inguruan abestu eta dantzatu ahal izan zuten San Juan bezperan. Txintxarri Abesbatzako kantariak izan ziren suari Bordon Dantza eskaini ziotenak, eta Dantzari Taldeko gazteak, suaren inguruan dantzatu zutenak, guztiak herriko txistulariek lagunduta. Sua altuera gal-tzen hasi zenean ekin zioten ausartenek suaren gainetik jauzi egiteari. Eta ohiko legez, sua itzaltzeko ateratako mangera txikienen gozagarri izan zen beste behin ere.
Muchos de los habitantes de Alkiza se dieron cita en el frontón municipal la víspera de San Juan, para llevar a cabo el programa preparado por Guraso Elkartea Beleburupe. Durante el lunch, el mucho público que asistió al acto pudo degustar un sin fin de pinchos, además del membrillo con queso como postre.
Mientras el cielo con sus rayos presagiaba una tormenta, los niños, jóvenes y mayores disfrutaron de los bailes Zazpi jauzi, axuri beltza, lapurdiko dantzak, fandango, Arin - Arin... etcétera. A las 22.15 horas, todos se dieron cita en la trasera del Ostatu y Elizegi Taberna, donde prendieron fuego a la hoguera, y a continuación los componentes del coro Amuxuri y los habitantes del pueblo cantaron varias canciones
Por su parte, en Anoeta según destaca Núñez, alrededor de 350 personas se dieron cita en los ar-kupes de la plaza, para llevar a cabo la cena popular organizada por el Ayuntamiento. Una vez finalizada esta, los txalapartaris anunciaron la quema del fuego de la víspera de San Juan y seguidamente el coro cantó: Agur Agur, San Juan Ekainean, San Juan San Juan y Zortxiko de San Juan. Después, los jóvenes del pueblosaltaron por encima de la hoguera. Para dar por finalizada la víspera de San Juan la familia Landa, deleitó a los asistentes con la música de sus armónicas, finalizando su actuación a las 00.30 horas.
Berastegin, Labaienen esanetan, rgun berezia eta xarma handikoa izan zen San Joan bezpera. Arratsaldeko lehen orduan, esku-pilotako S.Joan Torneoko finalak jokatu ziren Ipuliño pilotalekuan,lehen partiduan,Jon Lezea eta Mattin Intxaurrondok, Ander Zubillaga eta Nikolas Morenori irabaztea lortu zuten lehia gogor baten ondoren eta bigarren partiduan berriz, Xabier Garziarena eta Aritz Urkizuk txapela lortu zuten, Aitor Etxeberria eta Mikel Olaetxeari irabazi ondoren.
Ilunabar aldera, euskal dantzak eskaini zituzten herriko dantzari txikiak,emanaldi polita eskeini zutela esan daiteke, herritarrek txalo zaparrada ederrekin saritu zituztelarik. Ondoren etorri ziren afari herrikoia, sua piztea ,haren ondoan S.Joan dantzak, txorimalo eta marrazki lehiaketetako sariak banatzea, tximista eta trumoiak...., egunari amaiera aproposa ematea eta giro polita sortzea lortu zuten.
Irurako herritarrek gau ahaztezina bizi zuten San Juan bezperaren ospakizunetan Nuñezen esanetan. Jende ugari gerturatu zen Udalak antolatutako ekitaldietara. Arratsaldean haur parkea izen zen txikienentzat eta Gaztelekuko antzerki eskolako ikasleek antzezpen berezia egin zuten. Irurako Dantzariek Suaren inguruko festari hasiera eman zioten. Honen ondoren, gaueko 22:00etan sua piztu zen San Miguel Plazan. Haur, gazte zein helduek suaren inguruan jolastu eta salto egin ahal izan zuten. Jarraian, egunari amaiera emateko Udalak gailetak eta freskagarriak banatu zituen plazara gerturatu zirenentzat.
Dokumentuaren akzioak