Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Etxarriko kintoak: "Iyoteetan parte hartu eta gero, orain kintoen festa ospatzeko gogoz gaude"

Dokumentuaren akzioak

Etxarriko kintoak: "Iyoteetan parte hartu eta gero, orain kintoen festa ospatzeko gogoz gaude"

Ariane, Leire, Irati, Ariane, Adriana, Garazi eta Sonia, Etxarriko kintoak.

Komunikabidea
Guaixe
Mota
Elkarrizketa
Data
2016/02/04
Lotura
Guaixe

1.Zenbat kinto zarete aurten Etxarrin?
Guztira 23. 10 mutil eta 13 neska. Gu –Ariane Huizi, Ariane Atxa, Leire Irurko, Irati Lasa, Adriana Ansotegi, Garazi Jaka eta Sonia Morentin– eta Iñigo Maiza, Xabi Markotegi, Andrea Ansotegi, Ane Leza, Garazi Artieda, Ane Eskala, Aitor Maiz, Izar Parot, Aaron Arbizu, Alex Neira, Alex Unzilla, Miriam Agirre, Olatz Agirre, Adrian Joao, Israel eta Garat Flores.

2.Noiztik hasten zarete biltzen eta antolatzen?
Ez ditugu soilik kintoen festak ospatzen. Abenduan elkartzen gara, Olentzero prestatzeko. Olentzeroren karroza prestatu genuen eta egunean bertan Olentzeroren ondoan joaten gara, suziak ematen eta antolakuntzan laguntzen. Gabon zahar egunean eskean atera ginen. Izan ere, dirua atera behar dugu kintoen bazkari-afariak ordaintzeko eta astearte inauterietan txarangaren gastuak ordaintzeko.

3.Astelehen eta asteartean ospatuko dituzue kintoak.
Astelehenean kinto zaharrekin bilduko gara afaltzera. Gero autobusa hartuko dugu Tolosako inauterietara joateko, gaupasa egitera. Kinto zaharrekin batera goaz, eta badago urtero Tolosara etortzera animatzen den “beti kinto”-ren bat. Tolosatik buelta egin ondoren, astearte goizean, kaxeraz jantzi eta Etxarriko etxeetan dirua eskatuko dugu, txarangak lagunduta. Eta ondoren bazkaltzera bilduko gara kinto zaharrekin.

4. Kintoen ospakizunez aparte asteartean inauteriak dira ere, ez?
Bai. Astearteiyotean etxarriarrak mozorratzen dira baina gu ez, gu kinto ospakizunetan gaude, kaxeroz jantzita. Astearte arratsaldean txarangarekin kalejira egingo dugu eta gero parranda.

5.Etxarrin kintoek txano bereziak eramaten dituzue, txano konikoak, joaldunen antzekoak. Prestatu al dituzue?
Txano horiek neskek eta mutilek eramaten ditugu. Baina oraindik ez ditugu prestatu! (kar kar). Azken egunotan prestatu beharko ditugu, azken orduan. Urtero egiten dira txano hauek, kinto bakoitzak berea.

6.Kintoak Etxarriko inauterien ospakizunetan buru-belarri ibiltzen zarete, ezta?
Bai, kintoek iyoteetan parte hartzeko konpromisoa dugu. Astearteiyote aurreko azken hiru ostegunetan Gizakunde, Andrekunde eta Garikunde ospatu ditugu. Txatarraz mozorratzen gara kintoak, neskak eta mutilak. Gizakunden mutilak jendea izutzen eta berotzen ibiltzen dira eta neskak puskak biltzen; Andrekunden, alderantziz, eta Garikunden guztiak elkarrekin. Aurten ongi doaz iyoteak, jende asko atera da.

Igandean haurrek zalduniyote ospatuko dute, mozorrotu egiten dira eta txokolate jatea egoten da. Udalak prestatzen du ekitaldia. Eta astearteiyotean bakoitza nahi duen bezala mozorratzen da. Gu ez, kinto ospakizunetan gaudelako.  

7. Etxarriko aurtengo erromeriatan Dantzakia dantzatzea tokatzen zaizue ere.
Bai, San Kirikon, San Adrianen eta Ama Birjina egunean dantzatuko dugu Dantzakia. Garbiñe Karasatorrek erakusten digu; ez da oso konplikatua.

8.Beste zerbait antolatzea tokatzen zaizue?
Etxarriko udako festetako osteguna Kintoen Eguna izaten da eta egun horretarako egitaraua prestatu beharko dugu, txaranga eta beste. Bazkaria izaten dugu ere.  

Dokumentuaren akzioak