Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Etorkizunean etxeak izanen dira baserriz baserriko tradizioaren gordailu»

Dokumentuaren akzioak

«Etorkizunean etxeak izanen dira baserriz baserriko tradizioaren gordailu»

Josu TELLETXEA| Doneztebeko gaztea

«Herrian saltsa paratzen saiatzen den doneztebar gaztea» da Josu Telletxea. Orain «urteko besta hoberenen» atarian, bazterrak nahasteko aukerarik ez zaio faltako, ortzegun gaueko dantzalditik larunbateko gaupasara bitarte. Ortzegun gaua eta ortzirale goiza dira «hutsik egin gabe eta gogo haundiekin» hartzen dituenak, «adin guztietako herritarrak biltzen gara, kantuan eta dantzan giro ederra izaten dugu».
Egilea
Ttipi-Ttapa
Komunikabidea
Erran
Tokia
Doneztebe
Mota
Elkarrizketa
Data
2018/02/07
Lotura
Erran

Halere, ortzirale goizean hasitakoa larunbatera bitarte luzatzeko ez du ahalegin handirik egin behar izaten «iluntzean inguruko herrietako jendearen elkargune izaten da Doneztebe», eta beraz, «horiekin egoteko aukerarik ere ez dugu galtzen».

Zer ikusi, hura ikasi

Baserrian sortua izaki, «barnetik zein kanpotik» bizi izandu du baserriz baserriko giroa doneztebar gazteak: «haurra nintzela, mahai ingurura kostata hurbiltzen nintzen; egun, ordea, baserritarrek ederki kostata botatzen naute». Hamasei urte inguru zituela «txapela eta mandarra jantzita», hasi zen baserriz baserri ibiltzen, «beraz, aurten hamar edo hamaikagarren urtea izanen dut».

Ohitural aldatuz, baina bizirik mantenduz

Bizi mantentzen diren ohitura gehienek bezala, baserriz baserrikoak ere pixkan-pixkan «goitik beheitiko» aldaketak izanen dituela uste du. Areago, gauza batzuetan nabaritzen da: «garai bateko boneta lastozko txapelak ordezkatu du. Antzina baserriz baserrikoa zen ibilbidea. Egun baserrietan bizi den jendea edadetua da, eta gazte aunitz elkartzean sortzen dugun zalaparta tarteko, badira gosaria emateari utzi diotenak, baina ulertzekoa da». Duela «lauzpa bortz urte» baserrietako hutsunea ordezkatzeko, «herriko auzo batzuetako etxeak ateak zabaldu zizkiguten». Oro har, baserrien gainbehera ikusirik, «xarma bera ez izanagatik, etxeak hasiz gero, hein handi batean, horiek izanen dira baserriz baserriko tradizioaren gordailu».

Herritarren harrera

Herritarrek «eskuak zabal eta mahaiak jakiz gainezka dituztela» irekitzen dizkigute ateak. Aitzinetik gazteei deitzen dietenak ere badaude: «batzuek deitu eta beren etxeetara joateko erraten digute». Borondatea «izugarria» izateaz gainera, beren jarrerak aipamena merezi du, «aunitz, gurekin, bestan murgiltzen dira». Noizbait «arazoren bat edo bertze izanagatik, gaur egun, gure jokamoldeek sor dezakeen gainbehera dela eta, zentzatuago gaude. Baserria bizitokia, eta ez dantzatokia, dela buruan sartzen hasiak gara». 

«Etorkizunean etxeak izanen dira baserriz baserriko tradizioaren gordailu»

Urteko besta onenak dira inauteriak Josu Telletxea doneztebarrarentzat.

Dokumentuaren akzioak