Dokumentuaren akzioak
Etorkizuna Kontzeptuak Uztaritzeko lizeoa dantzaraziko du
Proiektua konpainiaren ber helburuarkin sortu da, hau da "euskal dantzaren garapenarentzat egituraketa hoberena pentsatu". Uztaritzeko lizeoa hainbat arrazoientzat hautatua izan da, eta bereziki Euskararen Erakunde Publikoak euskararen aldeko proiektu berri bat saiatzen duelako. "Etorkizunan, kurtso gehienak euskaraz eskainiak dira, gure nahia hizkuntza eguneroko bizian sartzea delako" garatu du Mathieu Vivier proiektuko bultzatzaile nagusietariko kideak.
Horrez gain, hogeita hamar gazte biltzen dituen euskal dantza talde bat dagoela eta, "garrantzitsua zen Etorkizuna lizeo horretan garatzea". Proiektu berri horrek geroari begira ikuspen gehiago ekarriko lioke lizeoarentzat.
Kurtsoak astero
Konkretuki, Etorkizunak dantza kurtsoak proposatzen dizkie lizeotarrei, astearte eta larunbatetan. Lehen klaseak lizeoan bertan emanak izanen dira eta ikasleek parte hartzen ahalko dute. Horren helburua gazteak dantza munduari lotzea da, zailtasunak eta betebeharrak gorde gabe.
Halaber, lehen denbora batean lizeotarrek ez dute kurtsoetan parte hartzeko aukera ukanen. "Aurten, lizeoko euskal dantza taldea hasiberriek bakarrik osatzen dute, eta ezingo dute Etorkizuna proiektuan sartu, oinarriak ongi menperatu behar direlako" esplikatzen du Mathieu Vivierek. Mementukotz, prestakuntza fisikoa eta beroketak egiten ahalko dituzte eta kurtsoetara ikusle bezala etorri. Baina konpainiako kideek esku hartzeak eskainiko dizkiete ikasleei urtean zehar.
Kanpoko parte hartzaile ainitz
Etorkizuna Kontzeptua parte hartzaile famatuekin arituko da hemendik aurrera. Eneka Bordatok prestakuntza fisikoa eta dantza modernoa erakutsiko ditu, eta Garikoitz Otamendik, "Euskal Herriko dantza tradizionaletako dantzari onenetako batek", Gipuzkoako dantzak irakatsiko ditu.
Johane Etxebetsek bere aldetik, xiberoko teknikak erakutsiko dizkie ikasleei, eta Nathalie Vivierek fandangoaren oinarrizko pausoak. Azkenik, Jon Mayak, euskal dantzetatik abiatuz, inprobisazioa eta dantzen sorkuntza irakatsiko die. Dirudienez, sortutako hiru dantza 2015ean aurkeztuak izanen direla.
Saint-Joseph lizeotarrentzat berria izanen den proiektu horretan, kalitatezko konpainia batekin harremanetan sartzeko aukera izanen da. Etorkizuna Kontzeptuak garatzen ari da gaur egun, lan intentsibo bat eskainiz, zorroztasuna eta profesionaltasuna eskatzen duen dantza munduarentzat.
Etorkizuna Kontzeptuak taldeko antolatzailek. Argazkia Gaizka IROZ.
Dokumentuaren akzioak