Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Etorki Dantza Taldearen 55. urteurrena ospatuko dute larunbatean, Ugaoko Euskal Astean

Dokumentuaren akzioak

Etorki Dantza Taldearen 55. urteurrena ospatuko dute larunbatean, Ugaoko Euskal Astean

Apirilaren 6tik 13ra Euskal Astea ospatzen ari diran Ugaon. Larunbatera arte badago zer egin: Etorkirekin festa, Hutsa bikotearen azken kontzertua edo Luhartzen erromeria.
Egilea
Etxahun Gonzalez Sarria
Komunikabidea
Geuria
Tokia
Ugao
Mota
Albistea
Data
2019/04/11
Lotura
Geuria

Euskal kultura interes bereziko arreta-gune izaten ari da Ugaon. Apirilaren 6tik 13ra hogei ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte Udalak, eskolak, Etorki Dantza Taldeak, Sarea Abesbatzak, Sarea Txikik, Ibilgurak, Aitamak, Sarea Sound Systemek eta Gure Esku Dagok.

Musika, dantza, hitzaldiak, antzerkia, jolasak… Aurtengo Euskal Asteko protagonista nagusia, baina, Etorki Dantza Taldea izango da. 55 urteko historia bizia ospatuko du dantza taldeak apirilaren 13an, larunbatean. Kalejira batekin hasiko dute eguna, dantzari, txistulari, gaitero, erraldoi eta trikitilariekin batera. Eguraldiak laguntzen badu, dantza emanaldi erraldoia eskainiko dute ondoren herriko plazan. Hura bukatuta, herri bazkaria egingo dute Gernika enparantzan eta eguna bukatzeko Luhartzen erromeria izango da plazan.

“Urte asko pasa dira gure sorreratik baina taldeak osasuntsu jarraitzen du”, dio Ziortza Bilbao dantza taldeko kideak. 80 lagunek osatzen dute egun Etorki: “Txiki-txikien taldetik nagusien taldera arte, guztiok elkarrekin ikuskizun mordoa prestatzeko kapazak gara urtero”, azaldu du Bilbaok. Herriko jaietan, Euskal Astean, Olentzeroren festan… Ospakizun guztietan parte hartzeko prest dago Etorki, “baita herriko beste elkarteek esku artean dituzten proiektu berrietan laguntzeko ere”. Esker hitzak dituzte herriko bizilagunentzat: “Ugaoko jendea beti dago hor. Babes handia sentitzen dugu, eta eskertzekoa da, beti ez ditugulako guztion gustukoak diren gauzak egiten”, dio Ziortzak. Faltan botatzen dituzte, ordea, mutil dantzari gehiago: “Dantzan aritzea ez da nesken kontua bakarrik, eta oraindik ere badirudi hori barneratzea kostatzen zaigula”, uste du Ziortzak. Horregatik, apirilaren 13ko ekitaldia aprobetxatu nahi dute “dantzan egin nahi baina ausartu ez diren horiek animatzeko”. “Ateak zabalik ditugu beti, beraz, ez izan beldurrik eta erdu guregana”, adierazi du dantzariak.

Hutsaren azken kontzertua
2019ko Euskal Asteak hitzordu garrantzitsua izango du apirilaren 12an ere, ostiralean, Hutsa bikote akustikoaren azken kontzertua izango baita Jane Jauregian. Bederatzi urteko ibilbidearen ondoren, Maria Riverok eta Eriz Perezek agur esango diote betiko Hutsa proiektu musikalari. “Gure ibilbide honi itxiera ederra ematera goaz. Hasi ginen leku berean bukatuko dugu gure istorioa”, adierazi dute Hutsaren sare sozialetan. Arratsaldeko 19:30ean izango da kontzertua, Janen, eta sarrera doakoa izango da.

Dokumentuaren akzioak