Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eta gerra hegazkin batek eztei bazkari bat bonbardatu zuen

Dokumentuaren akzioak

Eta gerra hegazkin batek eztei bazkari bat bonbardatu zuen

Tempomobileren koreografia berria estreinatuko dute igande honetan

Egilea
Alberto Barandiaran
Komunikabidea
Berria
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2005/05/13

Eta, gogoeta horretan oinarrituta, dantzari eta koreografo honek Still Moving lana sortu du. Igande honetan Barañaingo Auditoriumean estreinatuko da, Nafarroako Gobernuak antolatutako Eszena egitarauaren barruan.Denverren (AEB) jaioa, Becky Siegel Nafarroan bizi da 1992tik. Eta bertako dantza garaikiderako erreferentzia da. 1994an Tempomobile taldea sortu zuen, egun arlo honetan diharduen dantza konpainia ezagunena. Geroztik, ahalegin itzelak egin ditu publiko eta eszenatoki bila.Lan honekin, hain zuzen ere, konpainiaren bigarren hamarkada abiatuko dela nabarmendu du Siegelek.



Koherentziarik gabeko koreografia Eta, hamarkada berriarekin batera nonbait, lema aldaketa. Siegelen lanaren berri duten askok ustekabea hartuko dute muntaia berria ikusita. Asmo horrekin egin dute, bederen.



Esaten ohi da, krisi garaiek norabide aldaketa dakartela. Krisi garaietan, hain zuzen ere, sormena pizten dela. Koreografoak zerbait desberdina egin behar zuela erabaki zuen. Erabaki zuen, munduko teknologia guztia ematen duen inpunitatetik eztei bazkariak bonbardatzen diren garaian, ezin dela bakarrik edertasuna bilatu. Hitz hauekin esan du berak: «Urteetan, zerbait ederra egiten ahalegindu naiz. Zerbait polita. Baina orain, zer edo zer muturrekoa egin nahi izan dut, zer edo zer basatiagoa. Eta konturatu naiz oso ederra izan daitekeela, eta, era berean, oso harrigarria».Koreografian mamitu da gogo aldaketa hori. «Ez dut koherente izan nahi. Ez dut ezer ordenatu edo dramatikoa egin nahi izan, gezurra delako. Bizitza, berez, kaotikoa da».



Sitll Moving

honetan berez, aldaketa da funtsezko ideia. Izenburuak berak horixe bera esan nahi du: geldirik baina geratu gabe, edo. Muntaian ez dago jakiterik geroago zer etorriko den. Logikarik gabeko gertaerak daude, komikotasuna tragikotasuna bihurtzen da, gauza batek bere aurkakoaren itzala dauka. «Hau da» gaineratu du Tempomobileko zuzendariak, «ez dago ez hasierarik ez bukaerarik, eta elementu batek aurrekoa gezurtatzen du askotan. Hau da, etengabeko aldaketa».Kontrastea. Igandean estreinatuko den koreografia honen beste hitz ardatzetako bat. Edertasuna-hoztasuna; sartu-atera; igo-jaitsi... Komunikazio-inkomunikazioa ere bai. Eta geldotasunetik mugimendua.



Muntaia hiritarra, «oso New York» Ideia hauen inguruan bueltaka hasi zenean Paco Iglesias musikagilearekin hitz egin zuen. Berehala aurkitu zuen bilatzen zuen sintonia. Eta berehala ohartu zen, horixe, ez zuela zerikusirik aurretik egindakoarekin.



«Dantzariek ere esan didate, lan hau oso hiritarra dela, oso New York. Konturatu naiz beti ibili naizela orain ezagutzen dudan beste kultura honetan arakatzen, eta, nolabait esanda, nire erroetara itzuli naiz. Orain, ni naiz».Dantzariak Ion Barbarin, Josune Castellot, Diego Sanchez, Sofia Solana eta Becky Siegel bera dira. Planteamendu berriak lan moldea aldatzera behartu ditu.«Koreografiak gogoetarako beta ematen du, kitzikagarria da», dio zuzendariak. «Heldutasuna eskatzen du, baina, era berean, interesgarriagoa da dantzatzeko. Dantzariengandik arreta berezia exijitzen du, batzuetan inprobisatu egin beharko dutelako».Barañaingoa izango da Tempomobil dantza taldekoen emankizun bakarra. Eszena dantza zikloak ez du gehiagorako ematen.«Aurrekontuetan murrizketak daude, eta hori toki guztietan sumatzen da» azaldu du arduradunak. «Dantza lehengusu pobrea da, beti, eta programatzaileek dantza jartzeko arazoak dituzte beti, beldurra ere bai. Nolanahi ere, esan daiteke jartzen denean, ikusleek ondo erantzuten dutela, eta gero eta jende gehiago etortzen dela ikuskizun hauetara», zehaztu du.

Dokumentuaren akzioak