Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eskualdeko hainbat dantzarik parte harte du 21. Korrikako bideoklipean

Dokumentuaren akzioak

Eskualdeko hainbat dantzarik parte harte du 21. Korrikako bideoklipean

Fermin Muguruzak sortu du 21. Korrikako “Klika” abestia eta berak hartu du bideoklipa zuzentzeko ardura ere. Abeslari irundarrak Mad Muasel eta La Furia abeslarien ahotsak izan ditu lagun.
Komunikabidea
Geuria
Mota
Albistea
Data
2018/11/29
Lotura
Geuria

Estreinatu berri duten bideoklipak dantza estilo ezberdinak uztartzen ditu: euskal dantzak, hip hopa, break dance edota dantza garaikidea. Hain zuzen ere, Hego Uribe eskualdeko hainbat dantzarik parte hartu du bideokliparen grabaketan. Besteak beste, Bego Meabe, Goizane Quevedo, Eneritz  Amezketa, Eneko Amezketa, Nerea Bahon, Irati Diez, Iraide Mendiola, Ane Zapirain, Ainhoa Etxebarria, Kimo, Gorka Vlazquez, Ainhize Solaun eta Eva Vallejo Basauriko dantza eskolako eta gainontzeko herrietako dantzariak agertzen dira abestiko bideoklipan. Haiekin batera izan dira Kukai Dantza taldea edota Afrodelicious taldeko dantzariak.

BIDEOKLIPAREN GRABAKETA
Bego Meabek
azaldu digunez, “izugarrizko esperientzia izan da bideoklipean parte hartzea”. Bilbon grabatu zuten bideoklipa: “Ezer jakin gabe bertaratu ginen hara, Ferminek azaldu zigun han geundela zer egin. Bi taldetan banatu ginen, euskal dantzarien taldea eta dantza modernoen taldea. Arratsalde batean grabatu genuen guztia”. Elkarren arteko giro ona ere nabarmendu du basauriarrak: “hasieran apur bat arrotza izan bazen ere, ez genuelako elkar ezagutzen, laster lotsa guztia albo batera utzi eta talde bikaina sortu genuen. Bata bestearekiko miresmena itzela zen.  Guk euskal dantzariek egiten zutenarekin ‘flipatzen’ genuen, eta haiek gurearekin. Arratsalde itzela izan zen”. “Euskararen aldeko halako proiektu batean hain pertsona eta estilo ezberdinak batzea ederra da benetan”, adierazi du Bego Meabek.

2019ko apirilaren 4tik 14ra bitartean egingo dute 21. Korrika, Garestik Gasteiza.

Dokumentuaren akzioak