Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eskolak orain dela 75 urte izandako bonbardaketan hildakoak omendu ditu

Dokumentuaren akzioak

Eskolak orain dela 75 urte izandako bonbardaketan hildakoak omendu ditu

75 urte pasa dira Gernikako bonbardaketa latza gauzatu zenetik eta Koruko Ama Birjinaren Eskola dantza taldeak ez du halakorik ahazterik nahi izan. Horregatik, atzokoan Gernika deituriko koreografia dantzatu zuten Konstituzio plazan, bere emanaldiaren barruan, "hildako guztien omenez".
Egilea
Harri Fernandez
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2012/08/17
Lotura
Noticias de Gipuzkoa

20.00etan hasi zen ekitaldia, eta ohi den moduan, ehunka pertsona hurbildu ziren plazara Eskola ikustera. Emanaldia hasi baino hamabost minutu lehenago ez zegoen, jada, esertzeko lekurik, eta ikusle asko arkupeetatik ikusi zuten emanaldia. Donostiako dantza talde honek 41 urte daramatza Aste Nagusiaren baitan dantzaldiak eskaintzen. Konstituzio plazako taula gainean ez dira hasiberriak, beraz.

Atzokoan ere saio aparta eskaini zuten, ordu eta erdi luzez. Aipatutako Gernika pieza emanaldiaren erdialdean dantzatu zuten. Bozgoragailuetatik, grabazio bat: elkarrizketa bat, gaztelaniaz eta alemanez, hegazkinen soinuak eta bonbak erortzear zirela berri ematen zuen kanpai soinuak entzun ziren zen. 20 bat dantzari agertu ziren beltzez jan-tzirik, eta bularrean eta bizkarrean Picassoren Gernika koadroko irudi nagusiak zeramatzatela: behia, lanpara, emakumea, etab.

Dantza honek Pablo Sorozabalen Gernika musika pieza erabiltzen du soinu banda bezala. Lehen koreografia Joseba Urrutikoetxeak sortu zuen 1987an lehen aldiz, urte horretan dantzatu zen Pasai Antxoko zezen plazan José María Usandizagaren jaiotzaren 100. urteurrenean eta Gernikako bonbardaketaren 50. urteurrena.

Koreografia hau leku "berezietan" dantzatzen dute Eskolako kideek, ez dute "edozein plazatan" erakusten. Dantza taldeko lehendakari Tomás Ugaldeberek esan zuenez, "giro zehatz bat behar du, nolabaiteko iluntasuna". "Antzokietan dantza-tzen dugu eta aurten edozein plazara ateratzen saiatu gara, bonbardaketaren 75. urteurrena delako", azaldu zuen.

Eskolako kideek interpretatu zutena, aldiz, Josetxo Fuentesek eta Juan Luis Unzurrunzagak egindako moldaketa bat da. "Denborarekin alda-tzen joan gara", adierazi zuen Ugaldeberek eta gehitu zuen Fuentesen "azken ikutua" duen koreografia dantzatu zutela atzo.

folklorea eta ohiko bizitza

Beste koreografiak

Atzokoan ere koreografia berri bat aurkeztu zuen Eskolak Donostian. Aurreko ekitaldi baterako dantza taldeko zuzendari artistikoak, Josetxo Fuentesek, El Caserío zarzuelako bigarren ekitaldiko preludioa moldatu zuen. Jasotako kritikak onak izan zirela ikusirik, Donostian ere, taldeko kideek lehen dantzaldi bezala taula gainera eraman zuten atzo.

Eskolak euskal dantza tradizionala eta koreografiak uztartzen ditu bere emanaldietan. Programan Gipuzkoako edo Bizkaiko folkloreko piezak erakutsi ohi dituzte, baina baita herrietako eguneroko bizitzan oinarritutako koreografiak ere.

Modu honetan, Ametsak deituriko hiru dantzako koreografia interpretatu zuten Konstituzio plazan. Taldeak orain dela bi urte estreinatu zuen, eta Karakaseko Erret Konpainia Gipuzkoarrean lan egiten zuten marineletan oinarritzen da. Eskolak taularatutako beste koreografia bat Eusko Irudiak izan zen, Pasaiako arrantzaleetan oinarritzen dena.

41 URTE

Eskola, tradizio luzeko taldea

Jada aipatu den bezala, Koruko Ama Birjinaren Eskola dantza taldeak 41 urtez eskaini ditu emanaldiak Donostiako abuztuko festen baitan 1940. urtean koro bezlaa sortu zen Eskola eta hamairu urte geroago dantza taldea jaio zen. 70ko hamarkadan Trinitate plazan izaten ziren dantza ekitaldiak, Kultur eta Turismo Ekintzetxeak bultzaturik. Lekuaren degradazio sozialaren ondorioz, emanaldiak Konstituzio plazara pasa ziren 80ko hamarraldian. Urte haietatik hona Eskolak plaza ikuslez bete du Aste Nagusiro.

Koruko Ama Birjinaren Eskolako dantzariak 'Gernika' koreografia dantzatzen, atzo, Konstituzio plazan

(G. Estrada)

Dokumentuaren akzioak