Dokumentuaren akzioak
Errusiako baletak jatorrizko bertsioan emanen ditu Bordeleko Baletak
Larrosaren mamua, Sylphidak, Fauna baten arratsaldea eta Segida xuriz obren bidez 1909 eta 1943 urteen arteko dantzaren berri emanen dute.
Larrosaren mamua Michel Fokinek eraiki lanak dantzalditik etxera sartu berri den neskatxa baten ipuina kontatzen du. Arrosa bat eskuen artean duela, lokartzen da. Lo dagoela, Weberrek dantzaren bidez mamu batengana eramaten du. Hori egunsentia iritsi bezain laster desagertuko da. Vaslav Nijisky dantzariak garaian egin jauziak gogoratu zituzten.
Dantzaren arauak hautsi zituzten obrak
Sylphidak-en Michel Fokinek balet erromantikoen garaia omentzen du. Obrak aitzin egiten zirenekin hautsi zuen. Normalki, baletarentzat bereziki sortzen zen musika. Fokinek Chopinena hautatu du. Horrez gain, giro eta estilo berezi batekin lan abstraktu bat egin du.
Fauna baten arratsaldeak 19012an sortu Nijiskyren lehen obra da. Arte koreografikoaren arauak irauli zituen. Azkena, Segida xuriz, Serge Lifarren obra da, 1943koa. Sylphides lana bezain abstraktua da. Dantza akademikoaren bilana egin zuen garaian.
Bordeleko Baletaz gain, eguerdian Portu Zaharrean Miarritzeko baletaren errepika publikoa izanen da. Thierry Malandain koreografoaren baletak Les biches obra emanen du. Errusiako balet historikoen omenez, Miarritzeko Baletak landutako obra bat da.
Dokumentuaren akzioak