Dokumentuaren akzioak
Errosarioko Amaren ezpata-dantza egingo dute domekan, prozesiorik gabekoa izango den arren
Haritz Euskal Dantzari Taldetik jakinarazi dutenez, San Bartolome parrokian egingo den meza nagusiarekin hasiko da Errosarioko amaren ezpata-dantza, 11:30ean. Eliza barruan, taldeko ezpata-txikiek dantzatuko dute, ohi duten moduan, baina, ezpata luzeek ere dantzatuko dute estrainekoz eliza barruan. Meza ostean, udaletxeko arkupeetan builduko dira dantzariak, aurten ezin izango baitute San bartolome eta Errosario kaleetan egin ohi duten prozesioa egin. Horren ordez, Kalegoen plazan dantzatuko dute ezpata dantza. Dantzaldiaren amaieran hil berri den Abel Iriondo dantzalaguna omenduko dute.
"Baldintzak desberdinak badira ere garrantzitsua kalera irten ahal izatea da, beraz, ez galdu aukera eta gerturatu plazara!", azaldu dute dantza taldetik.
Duela 500 urteko tradizioa da Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek 2009an berreskuratu zuten ezpata-dantza.
∞Lotura duten albisteak:
- Koldo Lizarralderen omenez dantzatu zuten Errosario Kaleko Amaren Eztapa-dantza (2019-10-08)
- Ezpata dantza elizako arkupeetan egin dute euriagatik (2018-10-07)
- Hamargarren ezpata-dantzak aldaketak izango ditu ibilbidean (2018-10-04)
- Ezpatek batuta aritu dira dantzan Errosariko Amaren Egunean (2017-10-07)
- Aurten ez da Errosario kalean jairik egingo (2016-10-05)
- Elgoibarko tradizioan errotzeko asmoz birsortu dute ezpatadantza (2009-10-14)
Dokumentuaren akzioak