Dokumentuaren akzioak
Filosofiaz betetako bakarrizketak eta erro tradizionaleko dantza garaikidea Ferian
Aukeran dantza konpainiaren 'Bideak'-en estreinaldirako sarrerak ia agortu dira Donostian
Bestalde, Ametsen zama da Paul Zubillagak taularatuko duen bakarrizketa, leku eta ordu beretan. Zubillagak Alfonso Sastreren testuari leial jarraitu dio, bere bizitza samintasunez agertuko duen pertsonaia dramatikoaren rolean. Paul Zubillaga ondoezik zegoen atzo, eta gaurko bere bi agerraldiak bertan behera gera daitezke.
MURUAMENDIARAZEN BIDE BERRIAK. Aukeran dantza konpainiak berriz, Bideak ikuskizun berria estreinatuko du gaur Kursaaleko Ganbera aretoan. Edu Muruamendiaraz zuzendari eta koreografoak dantza tradizionaleko erroetatik abiatuta dantza garaikideko ikuskizuna prestatu du, «mestizajea nagusitzen den lana, bidegurutzeak etengabe azaltzen direna».
Sutargi eta Izena duen guztia omen da Aukeran konpainiaren aurreko obrak Donostiako Antzerki Feriaren barruan estreinatu zituzten, «eta hain emaitza onak eman dituen ohiturari jarraituz», Bideak Kursaalean estreinatuko dute gaur. Edu Muruamendiarazek dioenez, «estetika inoiz baino garaikideagoa izango da». Sokak eta zintak izango ei dira elementu garrantzitsuenak, «mundu zabaleko musika eta doinuak» nahastuko dituen obran. «Ikuskizun minimalista da, eta sinistuta nago jendea harrituta utziko duela».
Aiert Beobide Aukeran konpainiako lehen dantzariaren ustez, «sustrai tradizionala duen dantza garaikidea ikusteko gogoa dauka jendeak». Sarrerak ia agortu izanak frogatzen du Beobidek dioenez, «eskari bat badela». Bideak, 22:00etan hasiko da Kursaalean.
Bestalde, Lorca eran todos da Antzerki Feriak gaur hartuko duen beste obra. Federico Garcia Lorca poetari omenaldia egingo dio Pepe Rubianesek Antzoki Zaharrean, 20:00etan. Granadako (Espainia) poetaren bizitzaren azken hilabeteak ditu hizpide aktoreak, eta bide batez 36ko Gerran desagertutakoak hartzen ditu gogoan. Aktore lanak eta zuzendariarenak hartu ditu bere gain Rubianesek Lorca eran todos antzezlanean.
«Beren hildakoak edozein errepidetan bilatzen dituztenen omenez egindako lana da hau», dio aktoreak. Viznarren (Granada) topatutako hobi komun batean aurkitu zuten Lorcaren gorpuzkina, fusilatutako beste hainbatekin batera. Hobi horri Lorca eran todos deitu zioten, eta izen bera aukeratu du Rubianesek bere obrarentzat.
############
antzerki feria gaur
Henry Bengoa Inventarium'.
Lugaritzen, 16:00etan eta 20:00etan.
Ametsen zama'.
Lugaritzen, 16:00etan eta 20:00etan.
Look'. Gazteszenan, 18:00etan.
Lorca eran todos'.
Antzoki Zaharrean, 20:00etan.
Bideak'.
Kursaaleko Ganbara aretoan, 22:00etan.
############
Dokumentuaren akzioak