Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dantza eta jauziz blaituriko sei urte ospatuko dituzte

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta jauziz blaituriko sei urte ospatuko dituzte

Taldearen seigarren urteurrena ospatuko du bihar Antxoko Muxikoen Taldeak. «Zoro-zoro» dantzatzeko elkartzen hasi eta gaurdaino nola hazi diren azaldu du sortzaileetako batek, Angeli Andres antxotarrak.
Egilea
Olaia Gerendiain Ruiz de Gauna
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Pasaia
Mota
Albistea
Data
2022/03/04
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Muxikoak, 2020ko urteurrena Ibaiondo pilotalekuan ospatzen. [Argazkia: Erik Salazar].

Antxoko Muxikoen Elkarteak 6 urte bete berri ditu, eta hoberen dakiten moduan ospatuko dute urtemuga: dantza eta jauziz. Bihar, larunbata, Gure Zumardian elkartuko dira 12:00etatik aurrera; euririk egingo balu, ordea, Ibaiondo pilotalekuaren estalpera lekualdatuko dute ospakizuna. Han edo hemen, musika zuzenean joko du Jaiki Hadi taldeak goizean zehar, eta bazkari itxia egingo dute gero 38 bat lagunek, dantzari nahiz antolatzaile, frontoian.

Eguratsaren aurreikuspenak goibelak izanik ere, baikor agertu da Angeli Andres taldekidea: «Tira, nire sakelakoak euria ematen du», aitortu du barrez, «baina sorpresak egon daitezke. Eguzkirik ere ez dugu nahi, baina behintzat euririk ez dezala egin!».

Antxotarra da Andres, eta Marisol Ledesma bizilagunarekin batera sortu zuen taldea orain dela sei negu. Berehala batu zitzaien Angela Sotelo, eta ordutik handitu besterik ez da egin Antxoko Muxikoen Elkartea.

Espero gabe

«Inolaz ere ez genuen espero halako taldea sortzea!», aitortu du hiruetan lehenak. Ledesmarekin hasi zen dantzan Beraunen, Kantujira taldean, eta ingurukoek euren abilezia ikusita, ikasi nahi izan zuten. «Eta, bat-batean jende piloa ginen. Guk esaten genien: ‘Aizue! Guk ez dakigula dantzatzen, ikasten ari gara’. Baina hortxe, zoro-zoro hasi eta hainbeste jende elkartu ginen, non irakasle bat hartu behar izan baikenuen hurrengo urtean. Eta gaur arte!».

Errutina zorrotza dute orain: astean behin dituzte entseguak Azokan, eta hileroko lehen larunbatean, dantza eta jauziz blaitzen dute Gure Zumardia. 

Dokumentuaren akzioak