Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Errenteria Herri Arte Eskola sortzeko bidean da

Dokumentuaren akzioak

Errenteria Herri Arte Eskola sortzeko bidean da

Gaur egungo Musika eta Dantza Eskola diziplina desberdinetako elkargune integrala bilakatuko da
Egilea
Aitziber Muga
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Errenteria
Mota
Albistea
Data
2021/04/21
Lotura
Noticias de Gipuzkoa
Aizpea Otaegi alkatea eta Garazi López de Etxezarreta zinegotzia.
Aizpea Otaegi alkatea eta Garazi López de Etxezarreta zinegotzia.

Errenteria – Egungo Errenteriako Musika eta Dantza Eskolak aldaketa esanguratsu batzuekin ekingo dio datorren ikasturteari. Helburua Herri Arte Eskola batean bilakatzea da, arte diziplina ezberdinetarako sarbidea demokratizatzeko.

Aste honetan burututako ekimen honetako aurkezpenean, Aizpea Otaegi alkateak gogora ekarri zuenez, Udal Patronatuak 2013an onartu zuen hezkuntza erakundea birformulatzeko beharra heziketa artistikorako eskaintza publikoko beste eredu bat izatera igaro zedin. Aurreko agintaldi planean berariaz jaso zen Arte Eskola bilakatzen hastera begirako helburu eta erronkari heltzea, eta bide horretan egun urratzen ari diren 2019-2023 agintaldi planean "aro kultural berri bati bidea zabalduz hiritar guztientzat eskaintza artistiko integral, bateratu eta berritzaile bat garatzea helburu izango duen Arte Eskola" egikaritzen hasteko mandatua eman zion udal Gobernuak erakunde autonomoari. Lehen pausu gisa, ikasturte honetan bertan antzerkia musika eskolatik bertatik eskaini da.

Garazi López de Etxezarretak, Musika Patronatuko lehendakariak, datorren ikasturtetik aurrera Herri Arte Eskolan martxan jarriko diren berritasunak aurkezu zituen. Lehen inplementazioak nagusiki lau eta zazpi urteko haurrei eragingo die. Izan ere, lau eta bost urteko haurrek musikan oinarrituriko 45 minutuko saio bat eta gorputz adierazpenean oinarrituriko beste bat jasoko dute astero. 

Sei eta zazpi urteko ikasleek, horiei jarraipena emateaz gain, ahotsean oinarrituriko eta arte plastiko-ikusizkoei bideraturiko saio bana ere jasoko dute. Aipagarria da adin tarte horretako ikasleek gorputz adierazpenaren baitan errotazio sistema baten bidez eskolan ikasgai izango diren dantza espezialitate guztiak deskubrituko dituztela: euskal dan-tza, balleta, klakea eta, berrikuntza gisa, dantza garaikidea eta urbanoa ere bai. Sistema honen helburua arte diziplina ezberdinetan murgiltzea eta aukera berriak deskubritzea da. "Kirolekin Eskola Kirolean gerta-tzen den bezala", azaldu zuen López de Etxezarretak.

"Berrikuntza aipagarrienetako bat hitzaren inguruan garatuko den eremu artistikoa izango da. Horrela hi-tzari osagai artistiko izaera aitortuz zortzi urtetik aurrera hitzaren itsaso zabalean jolasten eta artistikoki ahalduntzen hasteko aukera egongo da. Hamabi urtetik aurrera hi-tzaren lanketa espezifikoagoei bidea irekiko zaie hitza tolestuz, leunduz edota dijitalizatuz, eta 18 urtetik are aukera zehatzagoa jorratuz", azpimarratu zuen.

Azkenik, adin tarte horietatik kanpo dantza garaikidea zein urbanoa eta alboka eta dultzaina ikastaroak eskainiko direla aipatu zuen.

Dokumentuaren akzioak