Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Erraldoien topaketa, Larrain dantzaren ikuskizuna eta 300 dantzariz osatutako kalejira ekainean Bilbon

Dokumentuaren akzioak

Erraldoien topaketa, Larrain dantzaren ikuskizuna eta 300 dantzariz osatutako kalejira ekainean Bilbon

Dantza Plazetan programaren barruan, ekainean zehar, hiriak zenbait jarduera berezi jasoko ditu, Ondalan Erraldoien Konpartsaren 20. urteurrena eta Gaztediren 65. urteurrena direla eta.
Komunikabidea
Uriola.info
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2016/06/01
Lotura
Uriola.info

Larunbat honetan Euskal Autonomi Erkidegoko erraldoien topaketa eta kalejira izango dira, Ondalanen 20. urteurrena dela eta. Goizeko 10:30ean hasiko da, Deustuko Iruña kalean, eta 14:15 inguruan amaituko da Elorrietan, Deustu, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrietatik igaro ondoren. Puntu hauetan egingo dituzte geldialdiak: Santxo Azpeitian (11:00etan), Astigarragan (11:30ean eta 12:15ean) eta Levante plazan (13:00etan). Ospakizunak arratsaldeko 19:00etan amaituko dira, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak antolatu duen erromeriarekin. Topaketa horrek, gainera, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta 20 urte bete dituen Bizkaiko Gaiteroak elkartearen laguntza du.

Beste alde batetik, seigarren urtez jarraian, ekainaren 11n, arratsaldeko 20:00etan, Larrain Dantza tradizionalaren beste topaketa bat egingo da Bilbon. 2011n Bilboko Kalealdia jaialdiaren barruan ekimen herrikoi hori martxan jarri zuen Gaztedi Dantzari Taldeak dinamizatuta.

Larrain Dantza, Euskal Dantza Nazional gisa hartzen da 1978an Iruñean ospatutako Dantzari Egunetik, eta erromeria guztietan ezinbestekoa da. Izan ere, dantza soziala, plazakoa, da, gazteak eta nagusiak elkartzen dituena, dantza mistoa eta bikoteka egitekoa, erraza, eta ez da baldintza fisiko berezirik behar dantzatzeko.

Azkenik, eta Gaztedi Dantzari Taldearen 65. urteurrenarekin bat etorriz, ekainaren 25ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ekitaldi bat antolatu da, dantza eta folklorea hiriko espazio berrietara zabaltzeko. 300 dantzari baino gehiago elkartuko dituen ekimenaren helburua berriztatuko Zabalguneko lekuak elkartzea eta iragana eta etorkizuna dantzaren bitartez lotzea, Isozakiko Atea –kalejira hasiko den lekua– eta ibilbidearen amaierako puntua izango den Casilda Iturriza parkeko pergola lotuz. Ibilbide osoa bete ahal izateko, Gaztediren parte izan diren eta diren belaunaldi guztiek hartuko dute parte, 6 eta 80 urte arteko 300 dantzari inguruk. 

Dokumentuaren akzioak