Dokumentuaren akzioak
Erakusketa, dantza garaikidearen leihoa
X. Koreografia Erakusketa
1996an jarri zuen abian Eusko Jaurlaritzako
Kultura Sailak sorkuntza koreografikorako diru laguntzen lehen
deialdia, eta hurrengo urtean abiatu zen koreografo gazteen erakusketa,
azken urteotan Koreografia Erakusketa bihurtu dena. Hamar urteotan
hainbat aldaketa izan ditu Erakusketak, eta hamargarren urteurrenean
ere hainbat berrikuntza izango dira.

Koreografien hautaketa sistemak izan du aldaketa gehien, eta ez da
harritzekoa, horixe baita ziur asko urratsik zailena eta desadostasun
eta ika-mika gehien eragin ditzakeena. Dantza garaikidearen muinean
dagoen kezka azaleratzen dute behin eta berriz mota honetako hautaketa
prozesuek. Abangoardia, sormen eta ausardiarekin batera ikusleak
erakartzeko gaitasuna duten proposamenak zeintzuk ote diren asmatzea ez
da edonolako erronka.

Lehenengo urteetan, koreografia sorkuntzarako diru laguntza jasotzen
zuten lanekin osatzen ziren erakusketako emanaldiak. Azken ekitaldietan
diru laguntza jaso duten koreografia horiek antzokian ikusi ondoren
hartzen da erabakia. Beraz, koreografia guztiak egun bakarrean ikusi
ahal izateko ekitaldi bat antolatzen da, eta ekitaldi hori bera
erakusketaren interesgune garrantzitsu bihurtu da. Apirilaren 8an
izango da aurre-erakusketa hori, Donostian, Gazteszena aretoan.

Adituen erabakiaeta ikusleen iritzia

Aditu talde batek izango du bere gain hautaketa egiteko ardura nagusia.
7-8 lagunek osatuko dute epaimahai hori, eta koreografia guztiak ikusi
eta baloratu ondoren, hautaketa egin beharko du. Baina horiekin batera
ikusleen artean izango diren hainbat lagunek ere iritzia emateko aukera
izango dute. Programatzaileak, kazetari berezituak, dantza konpainiak
eta dantza elkarte eta dantza eskoletako ordezkariak izango dira
ikusleen artean. Ikusle espezializatu horiek beren puntuazioa emango
dute, eta horien iritziak gutxienez %20ko eragina izan beharko du azken
emaitzan.

Hamar hautagaien artean gutxienez hiru eta gehienez bost lan hautatu
beharko ditu batzordeak X. Koreografia Erakusketa osatzeko. Pieza
laburrak izango dira denak, gehienez 15 minutu iraungo dutenak.
Maiatzean Barakaldon, Gasteizen eta Donostian egingo dira erakusketaren
biraren agerraldiak. Aurreko urteetako erakusketetan parte hartu zuten
lau koreografo daude hautagaien artean: Igor Calonge, Olatz de Andres,
Marian Gerrikabeitia eta Eider Rodriguez.

Hautagaiak

- Igor Calonge ('Kuatro')

- Estitxu Campos ('Jin Jan Jun')

- Olatz de Andres ('Yo soy una cosa que dura segundos')

- Cecilia de Madrazo ('Si fue en Babel, no lo sé')

- Marian Gerrikabeitia ('Connection')

- Helena Golab ('Gool.ab')

- Leire Ituarte ('Delicias de la Civilización')

- Myrian Perez ('Keinu txiki bat milaka bider tentativa')

- Eider Rodriguez ('Mujer en la orilla del mar')

- Nerea Urbieta ('El país de las últimas cosas')

Koreografia Erakusketa

- Apirilaren 8an, Donostian, Gazteszena aretoan (hautaketa ekitaldia)

- Maiatzaren 1ean, Barakaldo antzokian.

- Maiatzaren 4an, Gasteizen, Ibañez de Matauko antzokian.

- Maitzaren 7an, Donostian, Gazteszena aretoan.
Dokumentuaren akzioak