Dokumentuaren akzioak
Emanaldiz betetako uda izan du aurten Elgoibarko Haritz Dantza taldeak
Astebukaera honetan Lasturreko jaietan bi saio eskaini dituzte Elgoibarko dantzariak. Abuztuan Zugarramurdiko lezeetan aritu ziren
Haritz E.D.T.-k bi saio eskaini ditu aste bukaeran Lasturren, bertako San Nikolas festen egitarauaren barnean. Larunbateko emanaldiaren ondoren, igandean, Lasturko gazteek Soka Dantza eskeini zuten. Orain dela urtebete bertako gazteek laguntza eskatu zieten Haritz E.D.T-ri eta urte guztia entsaiatzen pasatu ostean, igandean erakutsi zuten lan horren ordaina.
Baina hau ez da izan HaritzDantzari Taldeak egin duen lan bakarra bukatzear dagoen uda honetan. Uztailaren 24an Elgoibarko Nazioarteko XVII. Folklore Jaialdian dantzatu ostean, Debako Nazioarteko Folklore Jaialdian parte hartu zuten uztailaren 30ean, Debako Gure Kai taldea osatuz. Abuztuak 4tik 18ra bitartean Haritzeko Haritz Arrieta eta Kezkako Ekhi Zugasti dan-tzariak Irlandan izan ziren Portugaleteko Elai-Alai taldekoekin batera. Abuztuak 10ean Sallobenteko jaietan dantzatu zuten. Abuztuak 12 eta 13an, berriz, Pas de Basque ikuskizunaren zati batzuk eskeini zituzten Zugarramurdiko lezeetan, 64. Musika Hamabostaldiaren barnean. Haritzekin batera Rafael Amargo dantzariak El amor brujo eskeini zuen. Ikuskizun honetan Haritz, Kezka eta Gure Kai taldeko dantzariak parte hartu zuten beste batzuen artean. Abuztuaren 16an Azkue-San Roke auzoko jaietan dantzatu zuten eta egun berean Debako San Roke jaietan San Roke dan-tza eta Soka Dantza dantzatu zuten Gure Kai taldea osatuz. Azkeneko ekitaldiak San Bartolomeetan izan dira (Soka Dantza, Baserritarrei ongi etorria eta Dantza Solteko Txapelketa).
EKINTZEN EGITARAUA
Uztaila: Elgoibarko Nazioarteko Jaialdia eta Debako Nazioarteko Jaialdia.
Abuztua: Haritz taldeko kideen gira Irlandatik, Sallobenteko jaiak, 'Pas de Basque' ikuskizuna 64. Musika Hamabostaldian. Azkue-San Roke, Deba eta Elgoibarko jaiak.
Iraila: San Nikolas jaiak Lastur auzoan.
Dokumentuaren akzioak