Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Emakumezko aurreskua Soka dantzak zuzentzen

Dokumentuaren akzioak

Emakumezko aurreskua Soka dantzak zuzentzen

Bizkaiko herri eta auzo batzuek emakumezkoen aurresku dantzari eutsi diote medeetan zehar, eta azken urteetan hainbat lekutan ere berau berreskuratzen ari da

Egilea
Iñaki Irigoien
Komunikabidea
Deia
Mota
Erreportajea
Data
2019/04/19
Lotura
Deia

Honela dantzatzen dira emakumeak Bizcayan, esaldia, alemanez idatzita, Christoph Weiditzek 1529 urtean Das Trachtenbuch, argitaratu zuen jantzi liburuan marrazki baten goialdean ageri da. Emakume gazte bat irudikatzen da, dantzatzeko plantak egiten, besoak horretarako jarrera egoki batean dauzkala. Esan dezakegu Euskal Herriko dantzari baten irudirik antzinakoena dela. Zalan-tzarik gabe, emakumeak euskal dantzan duen parte-hartzearen erakusgarririk nabariena da. Ez da esaten zer dantza-mota egiten duen, baina, figuragatik, Lekeitioko neskek San Joan egunean gaur egun beren aurreskuan egiten dutenaren oso antzekoa denez, litekeena da horren tankerako dan-tza bat izatea.

Aurreskua izan da Euskal Herriko dantza sozialik garrantzitsuena, zeinean gizonek nahiz emakumeek batera parte hartzen baitute. Soka-dantza edo aurreskua buruz, Markinako 1559ko, Frantziako erregearekin bakea egin zela-eta ospatu zen jaiaren gastuen inguruan azaltzen da: hirian, ingurumarietan, zelaietan zein hariztian hiriko bizilagun asko dan-tzatu ziren (...) bai gizonak eta emakumeak, eta neskatilak eta mutilak (…) danbolin-soinuan nahiz kantatzen ari ziren beste pertsona batzuen soinuan. Gogora datorkigun galdera da ea denek batera egiten zuten dantzan ala txandaka ari-tzen ziren, sexuaren eta adinaren arabera, Joan Ignazio Iztuetak azalduko digunez XIX.en mendearen hasieran.

1588.ko urtean, Ibarguen-Cachopín kronikak horrelako bizkaitar dantza aurkezten du: haietako askok eta dan-tzatu nahi duten guztiek elkarri eskutik helduz, eta dantza-korro handi bat eratuz horrela, bi gizonen artean emakume edo neskatila bat sartu eta eskutik hartuta. Elkarri eskutik helduz esaldia, hain zuzen, erabili zuten geroago apezpikuek parrokien bisitaldiei buruz egiten zituzten autoetan, gizon eta emakumeen arteko dantza mistoak definitzean, halako dantzak kontrolatu edo debekatu nahian zebiltzala eta.

Dantza-mota horri, bere izaera ematen diona da aurreneko eskua daukana -aurresku-, hau da, zuzen-tzen duena. Horrek nabarmentzeko aukera ematen dio aurresku doanari. Hotsandiko uneetan, kolektibitate osoa plazan zegoenean, alkatea izan ohi zen aurresku, udalerriko agintea berak zuela ematen zuen aditzera horrela. Ezan behar da dantzan sokako azken tokia hartzeak -atzesku- ere garrantzi duela. Bi -zerbitzariek- ere zeregin dute, sokako hasierako kideentzat bikotekideak ateratzeko ardura baitute, sexu batekoak edo bestekoak, gizonak edo emakumeak, aurreskua emakumezko edo gizonezkoa den araberan.

Weiditzek adierazitako marrazkia kenduta, C.A. Fischerrek atzerriko bidaiari sor diogu gure jai-dantzak deskribatzean emakumeak izan duten parte-hartze garrantzitsua nabarmentzea, 1797an Bilboko erromeria bat aipatu zuenean. Bi ilara egiten zirela dio, bata neska eta andreena, eta bestea, gizonezkoena. Emakumeei buruz zera dio: ilara bat ikusten duzu, neska eta andreek osatua, eskutik helduta eta lerro batean doazela, baina aurrenekoak soilik, dantzari nagusi gisa egiten ditu noizean behin pauso ba-tzuk, haiek egitean lagunengana itzultzen dela, besteak astiro dabiltzan bitartean. Bertako idazleen artean, J. A. Zamakola bizkaitar historialariak 1818an ida-tzitako lanera iritsi behar dugu: dantza horiek mutil ezkongaiek hasi ohi dituzte, ondoren neska ezkongaiek, ondoren gizon ezkonduek eta, azkenik, emakume ezkonduek, dan-tzatu nahi badute, eta arratsalde guztia jarraitzen dute gero, txandakako hurrenkera hori gorde gabe.

1824. urtean Iztuetak Gipuzkoako dantzei buruz idatzitako liburuan bost soka dantza-mota aurkeztu zizkigun, zeinek hasten eta zuzentzen zituzten aintzat hartuta;gizon-dantza, gazte-dantza, etxeandre-dantza eta hainbesteko hotsandirik gabe, esku-dantza galaiena eta esku-dantza neskatxena.

XIX mendearen bigarren erdian prentsak normaltasunez jarraitu zuten aditzera ematen bazirela emakumeek zuzentzen zituzten dantzak. Adibidez, Portugaleten, 1857. urteko jaietan, herrira uda-pasa joaten ziren bilbotarren artean, gutun batean hauxe kontatzen zen: aski da esatea aurreskua ere dantzatzen zela;hain zuzen, egun batean ezin hobeto egin zuen Antonia josleak, Emilioren andreak. Bizkaiko beste herri batean, Areatzan, 1872. urtean txangoan joanda, bilbotar batzuek bertakoekin batera aurresku bat antolatzeko asmoa zuten, eta, baimena eskatu zutenean, han non ikusi zuten plaza hartua zutela beren aurreskua dan-tzatzen ari ziren neska batzuek.

Harrigarriena da, arrazoi sendorik gabe, XIX. mende laurden amaieratik aurrera gure ikertzaleak Aita Donostia eta Estanislao Labairuk bestean beste, emakumeak aurreskuan ez duela garrantzizko parte-hartzerik izan, omendua izateko rola izan ezik, finkatu zuten bere idazlanetan. Resurreccion Maria Azkue folklore ikertzaileak ere, Iztuetaren lana ezaguna zeukala, beraz, emakumeek sokadantza zuzentzen zutela, ez bide zion eman garrantzi handirik beraren jaioterrian, Lekeition, San Joan egunean dantzan egiteari, eta ez zituen haien doinuak jaso bere herri-kantutegi arruntean. Historialari horietako jarreren aurrean hainbat datu historiko aurkeztuko ditugu, emakumeek sokadantzan izandako parte-hartzea askoz handiagoa eta arruntekoa izan dela erakusten dutenak. Bermeon 1885eko ekainean Noticiero Bilbaínon: San Pedro eguneko goizean, aurresku tradizionala egingo dute arrantza-bizimoduan diharduten neska ugariek. Halako hirurogeita hamar edo laurogei, bada, musika aurrean doala, portutik plazara joango dira, guztiek jantzi argi bat soinean, eta zapitxo arrosak lepoan;horrela, bertan direnen ikusmina piztuko dute. Aurreskua egin eta gero, bikotekideak eta musika lagun, abiatu egingo dira, eta herrian zehar ibiliko, abiapuntura itzuli arte. Bilbon. Kronistak 1884 abenduaren 25ean adi-tzera ematen digunez: tradizioari jarraituz, atzo goizaldean azoka-plazako arrain-saltzaileek dagokien aurreskua egin zuten, eta gero dan-tzari lotu zitzaizkion goizeko zor-tziak arte. Elorrioko 1914.ko jai-egitarau batean: neskatila txanbelin eta atsegin batzuek aurresku bat dan-tzatuko dute. Gueñesi buruzko berrietan: herriko andereño guztiak gogotsu agertu ziren, eta, elizkizunaren ondoren, aurresku bat dantzatu zuten, non hainbat jaun agurgarrik parte hartu baitzuten, ikusleen txalo-zaparrada saritzat hartuta. Muxikan, 1916. ko San Romaneko jaien egitarauak hau zioen: meza amaitu, eta ohorezko aurresku bat dantzatuko dute herriko andereño apainek. Zeanurin, kontatzen denez, Bizkaiko danbolin zaharrenak jo zuen eta haren emazteak, 77 urte dituela, aurresku bat egin zuen, 20 urteko askok baino hobeto.

Aurresku Errituala Olgetazko uneetan gizonek eta emakumeek elkarrekin harremanak ezarri eta elkarri abegi ona egiteko helburuaz gain, aurresku edo sokadantza beste une solemneago batzuetan ere erabili izan da, dantza zuzentzen duenaren edo dantza eskaintzen zaionaren aginte edo garrantzia agerian jartzeko erritu moduko batean.

1860. urtean, Euscalduna egunkariak Tertzio Baskongadoari Durangok egin zion harrera deskribatzen digu, Marokoko gerratik itzuli zenean: egun bererako iragarrita zegoen dantza luze edo aurreskua ordu bat eta laurdenetan hasi zen, Udaleko bi pertsona zirela aurresku eta atzesku;katea eratzen zuten guztiak beltzez jantzita zeuden: bataren bikotekidea 2. komandante Iturmendi jaunaren andrea izan zen, eta bestearen bikotekidea, Pedro de Gorostiza jaunarena, gainerakoan herriko hainbat neska ezkongai galantekin osatuta dantza.

1869ko Irurac bat egunkariak, Olabeagan, Abandoko elizatearen aldean, eraikitako kaperaren bedeinkapenaz informatzean: Bedeinkapenaren eta meza ospetsuaren ondoren, hogeita hamar mahaikiderentzako bazkari bat zerbitzatu zen, eta aurresku batzuk dantzatu ziren, horietako bat bi erriberetako alaba ederrenek egina. Hain zuzen, azken horiek Tosantos gobernadore jauna eta Zugasti alkate jauna sartu zituzten dantzari-biribilera, bai eta beste pertsona batzuk ere, eta ez zuten beste irtenbiderik izan, beren seriotasuna alde batera utzi baino, danbolinaren soinuan artaziak egiteko. Horren ordainetan, txalo-hots ozenak jaso zituzten. Hori da Bizkaian aurkitu dugun emakumeek zuzendutako hotsandi goreneko soka-aurreskua. Horrek argi erakusten digu emakumeak ere protagonismoa hartu izan duela aurresku erritualetan

Aurresku lehiaketak Antoine d’Abaddiek abian 1851ean jarri eta sustaturiko Euskal Jaietan bezela, galtzeko nolabaiteko arriskuan zeuden ohiturak bultzatzeko asmoz, aurreskulari-lehiaketak boladan jarriz joan ziren ia gure jai guztietan, zenbaitetan, soka-aurresku klasikoen kaltetan. Nabarmendu behar dugu, 1905ean, Euzko Gaztedik Euskalduna pilotalekuan antolatu zuen lehen jaialdian, San Ignazio Loiolakoaren egunean: aurreskulari-lehiaketa bat egin zela, non 59 urtetik gorako emakume adindunek parte hartzen baitzuten. Lehiaketara zazpi emakume adindun aurkeztu ziren, eta 50 pezetako saria Eugenia Guerineagak eskuratu zuen, 72 urtekoa bera;25 pezetakoa, Josefa Larruceak, 62 urtekoa;eta 25 pezetako beste saria, Balbina Múgicak, 84 urtekoa. Adierazgarria izan ere, geroago, aurrerantzean ere Euzko Gaztedik egun horretan egiten zituen dantzari-erakustaldi handietan ez dugu ikusten emakumeek zuzendutako aurreskuen erreferen-tzi askorik. Diktadura luzearen garaian ere ez, ezta ere geroztik.

GAur egun Historia ez ezik, egungo errealitatean Garai herrian ez zaio inoiz utzi emakumeek zuzendutako aurresku tradizionala dantza-tzeari, Santa Anaren egunean batik bat. Gizonezko Dantzari Dantza dantza saioa ondoren emakumeek hartzen dute plaza. Lekeitio da emakumeen sokadantza gorde duen beste herri bat, nahiz eta, aldizka etenak izan dituena. 1682ko datu batek, jada, aditzera ematen digu, neskatilen dantzak ere bazirela San Joan eta San Pedroren jaietan. 1974ean berreskuratu zenetik, dantzak ez du huts egin urte batean ere;San Pedro eguneko eguerdian dantzatzen da, gizonezko Kaxarranka tradizionalaren ondoren. Urte ba-tzuk direla Bizkaiko hainbat herritan, Iurreta, Deustu, Otxandio eta Santurtzi adibidez emakumezko aurreskua berreskuratu da, herrialde bakoitzeko praktika historikoa ezagutzan oinarrituta. Amaitzeko, laburbilduz, esango dugu, pertsona askoren iritziaren kontra, emakumeek sokadantza edo aurreskua era aktiboan dantzatu eta zuzendu izan dutela eta gaur egun Bizkaiko zenbait herritan ohitura iraun duela, edo berreskuratu egin dela. Espero dugu gorde dadin eta beste toki batzuetara ere heda dadin, aurresku dantza honetan emakumeak oso antzinatik bete izan duen lekua berrezarrita.

Dokumentuaren akzioak