Dokumentuaren akzioak
Emakumeen sokadantza ikusgai Otxandion, 80 urtean lehen aldiz
Urduri dantza taldeko emakumeek larunbatean eskainiko dute ikuskizuna. Santa Marina jaietako laugarren egunean dantzatu ohi zen.
Behin plazan zirela, dantzan hasten ziren, baina ez soilik gizonak, baita emakumezkoak ere. "Behin soka osatuta, mutilek eta neskek jota dantzatzen zuten; dantzari kopuruaren arabera, launaka, hirunaka... dantzatzen zuten. Txistulariak jotetan erabiltzen zuen musika arin-arin eta fandango batena zen, biribilketa gehiagorekin bukatuz", azaltzen dute Flores anaiek euren ikerketan.
Sabina Oianguren izan zen sokadantza forma zaharrean dantzatu zuen azken belaunaldiko dantzaria. Hari esker lortu dute, besteak beste, garai bateko dantza berreskuratzea. Izan ere, denborarekin eta burdinolak desagertzearekin, galdu egin zen emakumeen sokadantza. Ordea, larunbat honetan, 82 urteren ostean, berriz egingo dute Otxandioko Urduri dantza taldeko emakumeek.
Dokumentuaren akzioak