Dokumentuaren akzioak
Emakumeak albiste
Lehen deia eta kapitainak salto eta oina zuzen gora. Taldeak jarraitzen du.
Makila txikiak eskuan urduritasunak ihesari eman dio. Nahasteak nahaste, ez da akatsik egon. Bigarren dantzari sarrera egiteko, kapitainaren zortzikoa. Berehala hasi da erdiko laukotea arkuekin dantzan, gainontzekoak batu zaizkio eta bizitasunez bukatu da bigarrena ere. Arku bat apurtuta, anekdota gisa. Hirugarren dantzaren aurretik kapitainak zortzikoa.
Erdiko lauak berriz protagonista, makila handien golpe lehorrak entzuten dira. Denok batera burrunba ozenagoa da. Bada gogor jotzen duenik, baita suabe dantzatu nahi duenik ere. Azken dantzarako zinta eskuan. Kapitainak lehenik, eta taldeak ondoren, azken zortzikoa. Deia entzun eta zinta lotzera. Behin lotuta buelta eta askatzera, oraingoan kantuan. Nahikoa lan hauspotik putz egiten, eskerrak kanpotik ere ari diren. Gogoratzeko moduko eguna, Antzuolatik 30en bat dantzari eta 10eko txistulari taldea. Emakumezkoak zein gizonezkoak atera ginen plazara, bai, eta elkarrekin egin genuen dantza, bai. Gizonezkoekin plazara irten ziren emakumezkoek lehenak izateko pribilegioa izan zutela irakurri dut. Horrenbesteko ohorea ote gizonezkoekin plaza partekatzea? Ez al luke ohikoa izan behar, eta albiste izateari utzi?
Dokumentuaren akzioak