Dokumentuaren akzioak
Emakume ahotsa duten arte eszeniko konprometituen aldeko apustua egin nahi du BBK aretoak
Bilboko BBK aretoak arte eszenikoen agenda aurkeztu du 2023ko lehen seihilekorako. Egia esan, programazioa urtarrilaren 14an eta 15ean hasi zen ‘Yarin’en lehen emanaldiarekin; aurtengo bere ekoizpen propioa da, eta dagoeneko bultzatu duen hirugarrena, kasu honetan Sevillako Flamenkoaren Biurtekoarekin batera.
Muntaia honen arrakastaren ostean, hemendik ekainera bitartean eskainiko diren beste sei ikuskizunen berri eman da. Programazio honen diseinuak 2021ean irekitako lan ildoari jarraitzen dio, eta, beraz, «beste behin ere, BBK Salaren ezaugarri diren oinarrizko printzipioekin bat datozen proposamenak baino ez ditugu hartuko: kalitate artistiko handia eta konpromiso soziala», laburbildu du Nora Sarasolak, BBK Gizarte Ekintzako zuzendariak.
Seihileko honetan memoria, identitatea, justizia, familia… gaiak jorratuko dira; dramaturgia eta hizkuntza eszeniko berriei, euskarari eta tokiko talentuari arreta berezia eskainiko zaie; eta era guztietako publikoak hartuko dira bertan. Gainera, «emakumeak erdigunean jarraituko du», aipatu du Sarasolak, ikuskizunen atal sortzaileetan emakumeen presentzia nagusia aipatuz (%65ek baino gehiagok emakumeak dituzte zuzendari eta/edo egile).
Dantza inklusiboa
Maria Goiricelaya antzerkigile eta zuzendari bilbotarrak, aretoko aholkulari artistikoak, oraingoan ere parte hartu du aukeratutako tituluen hautaketan. Horrela, ostiralean, otsailak 3, Organik konpainiaren ‘Arnasa’ dantza inklusiboaren pieza izango da, Natalia Monge getxoztarrak sortu eta zuzendua.
Lana inklusioaren alde lan egiteko Mongek duen interes pertsonaletik sortu da, eta ─dantzaren, testuaren, musikaren eta are publikoaren elkarlanaren bidez─ beti lagun dugun zerbaiti buruz hausnartzen du: arnasketa.
Martxoaren 4an, Estatuan denboraldiko antzerki bitxi handienetako bat estreinatuko da Euskal Herrian: ‘Eclipse total’ (Pont Flotant valentziarrena) Antzerki Ikuskizun Onenaren eta Antzerki Egile Onenaren kategorietan Arte Eszenikoen Max Sarietarako hautagaia da, eta heriotzaren gai tabuaz adeitasunez eta umorez hitz eginez publikoa sakon ukitzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da.
Martxoaren 24an, Bilboko aretoak Antzerkiaren Munduko Eguna ospatuko du aldez aurretik, bertoko talentuari lagunduz, ‘Agurra’ euskarazko lanarekin. Vidania gipuzkoar konpainia gazteak Agurtzane Intxaurraga zuzendari beteranoa eta Candido Uranga aktore ospetsua ditu euskarri komunikazio-arazoak dituzten aita eta seme baten istorioa antzezteko.
Apirilaren 1ean, Kataluniako Titzina konpainiaren txanda izango da. Konpainia hori antzerki garaikidearen erreferentea da bere sormen-zigilu nahastezinari esker, muntaietan jorratzen dituzten errealitateen ikerketan, ia kazetaritza ikerketan, oinarrituta. Testua eta antzerki fisikoa uztartzen dituen ‘Buho’ istorioa antzezteko, amnesiaren biktimen bizipenak aztertu dituzte.
Publiko guztientzako eskaintza eta prestakuntzarako gunea/tartea
Ahalik eta publiko gehien barne hartzeko asmoz, BBK Salak etxeko txikienei (3 eta 6 urte bitartekoei) zuzendutako ikuskizuna, ‘Bajau’, programatu du maiatzaren 7an. Kataluniako Ponten Pie konpainiaren ikuskizun bisual eta testurik gabeko honek uraren erabilerarekin harrituko gaitu, beste protagonista bat balitz bezala. Ekintzaren zati bat giza eskalako akuario handi batean garatuko da; akuario horren inguruan kokatuko dira txikienak, eta, horrela, bizitasun handiagoz bizi ahal izango dute antzerki esperientzia hau.
Billy El Niño
Ekainaren 23an, Teatro del Barrio madrildarraren ‘Homenaje a Billy El Niño’ produkzioarekin amaituko da lehen seihilekorako programazioa. Bertan, egileek ─Ruth Sanchezek eta Jessica Beldak─ memoria historikoaren benetako ariketa egiten dute, frankismo eta Trantsizio garaiko polizia torturatzailea izan zen Antonio González Pacheco torturatzaileen biktimen benetako testigantzak bilduta.
Sorkuntza lan garaikideen erakusketan espazio eszeniko erreferente gisa sendotzeaz gain, BBK Salak arte eszenikoen eta kultura eszenikoaren zabalkunderako prestakuntza zentro gisa ere finkatu nahi du bere burua aurten. Hori dela eta, dramaturgia tailer bat programatu du berriro eta bere ‘Desmuntaiak’ izenekoak mantenduko ditu (emanaldietako batzuen osteko solasaldiak publikoarekin eta artistekin).
Oraingoan, tailerra Eva Redondo antzerkigileak emango du goizez bi saiotan (ekainaren 23an eta 24an) eta sektoreko profesionalei zein idazketan interesa dutenei zuzenduta egongo da.
Baieztatutako ikuskizunak eta datak:
Dokumentuaren akzioak