Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka «Elkarrizketak» lelopean abiatuko da dFeria

Dokumentuaren akzioak

«Elkarrizketak» lelopean abiatuko da dFeria

Donostia 2016ri keinu egin eta «Elkarrizketak» lema hartuta abiatuko da martxoaren 7an dFeria, Donostiako arte eszenikoen azoka. XXII. edizioan 31 ikuskizun eskainiko dituzte eta horietatik bost estreinaldi absolutuak izango dira, tartan Organik-en «Irrin

Egilea
Amalur Artola
Komunikabidea
Naiz
Tokia
Do
Mota
Albistea
Data
2016/02/16
Lotura
Naiz

Martxoaren 7tik 10era bitartean ospatuko da dFeria, Donostiako arte eszenikoen jaialdia eta, Donostia 2016k ahoz aho darabilen “Elkarrizketak” gaia hizpide hartuta ekingo dio XXII. edizioari. Donostiako kultur zinegotzi Miren Azkarateren hitzetan, dFeria sektoreko kide ezberdinen –antzezle, programatzaile, zuzendari, ikus-entzule...– arteko «trukerako plataforma» eta arlo honetan «erreferentea» bilakatu da. Hala, aurten 31 ikuskizunek osatzen dute programa eta horien ia erdiak (%47) Euskal Herrian ekoitzitako obrak direla nabarmendu zuen Azkaratek.

Estreinaldiak ere hizpide izan zituen, Euskal Herrian 22 ikuskizun lehen aldiz ikusi ahalko direla nabarmenduz, baina horietatik soilik bost izango dira estreinaldi absolutuak. Hizkuntzari dagokionez, %15 emango da euskaraz (sei obra orotara), %20, azpititulatuko diren lanak aintzat hartuta.

Berrikuntza modura, Tabakaleran zenbait emanaldi eskainiko dira eta, iaz bezala, 2016 Gunea ekitaldi paraleloen bilgune bilakatuko da.

Dantza eta antzerkia orekan

Azokak hamabi dantza ikuskizun, hemezortzi antzezlan eta diziplina anitzeko hiru obra bilduko ditu aurten. Euskal antzerkiak zazpi ordezkari izango ditu: Borobil “Jokoz kanpo” futbolaren gaineko hausnarketarekin dator, euskaraz zein gaztelaniaz; Kulunka-k Edith Piaf hartuko du hizpide “Taxidermia de un gorrion”-en; Tartean Teatroak memoriaren galeraz eta moralaz dihardu “Zergatik, Jamil?”-en, euskaraz eta gaztelaniaz; eta Tanttaka bi antzezlanekin datorkigu: sentimenduak azaleratzeaz ariko da “Muxua”-n, euskaraz zein gaztelaniaz; eta gerraoste garaiko hezkuntza sistemaz mintzatuko zaigu “El florido pensil, niñas” antzezlanean. Bere aldetik, En2do eta Karra Elejaldek “Pim, pam, fuera!” estreinatuko dute dFerian, espetxean dauden lau emakumeren bizipenak bateratzen dituen obra. Konpainia berak 40 urteko emakume baten gorabeherak dakartza “Kitto, nik utziko dut” antzezlanean, hau ere euskaraz eta gaztelaniaz.

Chevere galiziarra ere estreinaldi batekin dator dFeriara, kontsumismoa aztertzen duen eta Antzerki Sari Nazional espainola eskuratuta osatu duen “Eroski paraiso” komedia sozialarekin; La Teta Calva valentziarrak “Llopis” oholtzaratuko du; Fabiolo talde zaragozarrak “Hey Bro! Hipster show” komedia ekarriko du; eta Valladolideko Proyecto 43-2 ETAko disidenteak hizpide hartuta besteen lekuan jartzeaz jardungo da “La mirada del otro” antzezlanean.

Bestalde, Detritus Teatrus-ek identitatea izango du hizpide “Ovarios verdes fritos”-en; Carretera 45 mugak hautsi eta berriro eraikitzeaz ariko da “Erase una vez... (Oc ye Nechca)” obran; Ekuadorreko La Mestiza taldeak Amazonia oihaneko kondairak bildu ditu “Ñucanchik antisuyu riman (Habla nuestra selva)” obran; eta Viaje Inmovil txiletarrak Shakespeare-ren “Otelo”-ren bertsioa dakar. Azkenik, Teatro do Bairro-k “Quatro santos em tres actos” antzerki koreografikoa aurkeztuko du.

Dantzari dagokionez, euskal taldeek lau ordezkari izango dituzte: Ertzak-ek Brasilgo egonaldian osatutako “Tirania das Cores” aurkeztuko du, Cielo Raso “Tormenta” emanaldiarekin dator, Organik-ek “Irrintzi” estreinatuko du dFerian eta Kukai-k estreinatu berria duen “Oskara” ikuskizuna eskainiko du.

Gainerakoan, Andaluziako lau dantza ikuskizun ikusi ahalko dira: Montgomery-ren “Welcome to the Motgomery Experience!”; La Pharmaco-ren “Kaspar Hauser, el huérfano de Europa” Nurenbergeko kontakizuna; Jesus Herrera donostiarrak euskal musika tradizionala eta flamenkoa uztartuta osatu duen “Dantzari” estreinatuko du Donostian; eta Marco Vargas eta Chloe Brulek “Libertino” dakarte. Kataluniatik, Gelabert-Azzopardi Companyia de Dansa-k FC Barcelonaren jokaldi onenak dantza bilakatuko ditu “Foot-ball”-en; Theatre du Rivage frantsesak “Â la renverse” ekarriko du; Collectif a.a.o.-k “Ether” aurkeztuko du; Paula Quintana kanariarrak “Amarga dulce” ekarriko du eta, azkenik, Bojov-ek dantza, kantu flamenkoa eta poesia uztartuko ditu “Aire” ikuskizun berezian.

Estreinaldiak
Aurtengo edizioak bost estreinaldi absolutu hartuko ditu; En2do eta Karra Elejalderen «Pim, pam, fuera!», Chevere-ren «Eroski paraiso» eta La Pharmaco-ren «Kaspar Hauser, el huérfano de Europa» antzerkian, eta Jesus Herreraren «D..

0216_kul_dferia

Dokumentuaren akzioak