Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgoibarko Nazioarteko 27. Folklore Jaialdia, irudietan

Dokumentuaren akzioak

Elgoibarko Nazioarteko 27. Folklore Jaialdia, irudietan

Aurten kontinente amerikarreko folklorea izan da protagonista Elgoibarko Nazioarteko 27. Folklore Jaialdian. Peru eta Kanadako bi konpainiarekin batera aritu ziren Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideak. (argazkiak eta bideoa dauzka)
Komunikabidea
Elgoibarren.net
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2013/07/26
Lotura
Elgoibarren.net

Folklore gau koloretsua eta erritmoz betea eskaini zuten eguazten gauean Olaizaga kiroldegian batu ziren hiru dantza taldeek: Kanadako Mackinaw, Peruko Jallmay eta Euskal Herriko Haritz dantza taldeak, hain zuzen ere. Ondorengo argazkietan {eta goiko bideoan} ikus dezakezue aurtengo jaialdiak laga zituen irudietako batzuek.
Jaialdiaren amaieran, 50. urteurrena ospatzen diharduen Elgoibarko Izarra omendu zuen Haritz dantza taldeak. Izan ere, Elgoibarko Izarratik sortu zen Haritz bera, duela 40 urte. Elgoibarko Izarraren izenean Imanol Larrañaga eta Naiara Martin igo ziren oholtza gainera errekonozimendua jasotzera.

Dokumentuaren akzioak