Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elgoibar, Hego Afrika eta Txileko dantzarien jaialdi koloretsua

Dokumentuaren akzioak

Elgoibar, Hego Afrika eta Txileko dantzarien jaialdi koloretsua

Nazioarteko Folklore Jaialdiak 30 urte bete ditu aurten eta Olaizaga kiroldegia ez ezik kaleak ere dantzari eta musikariz bete zituzten barixakuan.

Udaletxean egin zieten harrera eta kiroldegira arte kalejiran joan ziren Haritz Dantza Taldekoekin batera mundu osoko dantzen ordezkari Txile eta Hego Afrikako taldeak. Ondoren, ikuskizun berezia eskaini zuten bertaratu zirenentzat.
Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Kronika
Data
2016/07/23
Lotura
Barren

Haritz Dantza Taldeko kantariek hasi zuten jaialdia Gipuzkoako dantzekin: Debako San Roke ezpata-dantza; Gipuzkoako ereserkia; Kontrapasa; eta Brokel-dantzen zikloko zenbait dantza: uztai-handiena, brokel-makilena, zinta-dantza eta uztai-txikiena.

Txileko Temuco taldeko dantzariek hartu zuten taula gaina orkestra handi bat lagun zutela eta jantzi dotoreak soinean taldean aritu ziren dantzan baina bakoitza bere bikotearekin gehienetan. Txileko folklorea kontserbatzea eta zabaltzea da taldeko gazteen helburua. eta mugimendu goxoak azkarragoekin nahastu zituzten.

Ondoren, Themba Njilo fundazioko  dantzariak salto eta gerri mugimenduekin beraien herrialdeko kantuak ahotan, danbor afrikar tradizionalen soinuz eta ikusleen txaloen laguntzaz aritu ziren dantzan soinean arropa gutxi baina ikusgarriak zituztela, hango janzkera irudikatuz.

Berriz Haritz Dantzari Taldekoak taularatu eta Arabara egin zuten salto Guardiako kuadrillako hiru herritako dantzak eskainiz: Ekorako Bertzijanako Ama Birjinaren katearen dantza;  Eltziegoko Cuatro calles, El arbol eta Jota; eta Villabuenako Te vi, El culo, Bailaos eta Pajara pinta makila-dantzak.

Jaialdiaren amaieran oroigarri bat eman zioten urtetan Haritz Dantzari Taldekoen abarketagile izan eta iaz hil zen Iruretagoyenaren emazte eta seme-alabei, haren lana eskertuz.

Argazki-bilduma:

folklore jaialdia elgoibar hegoafrika

Dokumentuaren akzioak