Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Elai Alai, Andra Mari eta Argia dantza taldeen emanaldia izango da hilaren 25ean, Kalegoen Plazan

Dokumentuaren akzioak

Elai Alai, Andra Mari eta Argia dantza taldeen emanaldia izango da hilaren 25ean, Kalegoen Plazan

Komunikabidea
Barren
Tokia
Elgoibar
Mota
Albistea
Data
2023/03/14
Lotura
Barren

2023 03 14 andramaridantzataldea galdakao santa kurtz eguna

Haritz Dantza Taldearen 50. urteurreneko ekintzen barruan, Euskal Herriko hiru dantza talde entzutetsu gonbidatu ditu Haritz taldeak: Portugaleteko Elai Alai, Galdakaoko Andra Mari eta Donostiako Argia dantza taldeak.

"Dantza taldearen sorreratik harreman estua izan dugu hiru dantza taldeokin, eta ohorea eta plazera izango da urteurrena gurekin batera ospatzera etortzea", jakinarazi dute Haritz taldekoek. Izen eta izan handiko dantza taldeak dira Elgoibarrera gonbidatu dituzten hirurak: Elai Alai (Portugalete), Andra Mari (Galdakao) eta Argia (Donostia)

Martxoaren 25erako, zapatua, antolatu dute dantzaldia. Kalegoen plazan izango da, 12:30ean (euria bada, Herriko Antzokian). Egun horretako dantza kontuak, baina, ez dira goiz partean bukatuko. Arratsalderako Inguma dantza taldearekin kale-erromeria iragarri dute. Joan den inauterietan ere izan ziren Elgoibarren, kaleak euskal musikaz girotzen. Ingumakoen erromeria ibiltaria 18:00etan hasiko da, King-Kong paretik.

Dantza jaialdia iragartzeko zabaldu duten kartelean 'Herri bat dantzan' marrazki lehiaketako marrazki sarituetako bat erabili dute, Ibon Makazagarenena, hain zuzen ere.

2023 03 14 dantza jaialdia elgoibar haritz EDT 50 urte kartela Ibon makazaga

Dokumentuaren akzioak