Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ekintzez jositako urte amaiera

Dokumentuaren akzioak

Ekintzez jositako urte amaiera

Osasun krisialdiak aurreko bi urteetan eragotzitako ekintza hainbaten itzulera dakar urte amaierak; 2022a agurtzeko kultur eskaintza zabala
Komunikabidea
Noaua
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2022/12/01
Lotura
Noaua

Ekintzez jositako urte amaiera

Ikusi besterik ez da egunotan Usurbilgo Udalak etxez etxe banatu duen kultur agenda. Atzekoz aurrera hasita, 2019az geroztik ospatu ezin izan den Hurbilago San Silbeste lasterketa izango dugu urteko azken ekintza, abenduaren 31n. Herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde korrika egin ostean, bi zozketa egingo dituzte; bat ohikoa, oparien banaketa parte hartzaileen artean. Eta oraingoan berrikuntza nabarmen bat; "650 Usurbil Bizi" otarren zozketa. Turismo eredu berria sustatzeko proiektuaren baitan, abenduaren 2ra arte izena ematen duten herriko sortzaileen eta ekoizleen produktuekin hornituriko otarrak hain zuzen. Zozketan parte hartzeko 10 euroko erosketak egin beharko dira hilabetean zehar Hurbilagoren saltokietan. 

Hurbilagok gainera, hilabetea hasteko, iaz estreinakoz antolaturiko ekimena errepikatuko du; Udazkeneko Azoka ospatuko da igande honetan, abenduaren 4an, herriko merkatariekin nahiz gure artera etorritakoekin. Azoka girotua izango da, haurrentzako ipuin kontaketa eta tailerrekin. 

Gabon giroko hitzorduak
Auzoak ere ederki girotuko dituzte asteotarako iragarri diren hamaika ekintzek. Txokoaldeko Txokoargin belar ukenduen ikastaroa eta "Luze edo motz" Idoia Torregarai eta Mirari Martiarenaren emanaldia programatu dute. Euskaraldia Aginagan amaituko dute abenduaren 3rako antolatu dute gala bereziarekin. "Lehendakari gaia" antzezlana ere iragarri dute Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreekin, adinekoentzako guatekea. "Aginaga Biziberritzen" Aztikerren laguntzaz eginiko herri inkestaren emaitzak ere aurkeztuko dituzte.

Santuenea inguruak tipi-tapa ezagutzeko txangoa abenduaren 8an. Gogoan izan, auzo galdeketa antolatu dute eskubaloi kantxari buruz abenduaren 17an (aldez aurretik bozka emateko aukera hilaren 13an). Gabonetako azoka txikiak eta bazar solidarioak girotuko dute auzo galdeketa eguna. Eguberri giroko ekintzetan murgilduko dira egun horretan; San Tomas eguneko ospakizunak eta Olentzorekin bira iragarri ditu auzo elkarteak abenduaren 21 eta 24rako.

Aginagan hilaren 24rako kantu-jira bai, baina Olentzerori bezperan egingo diote ongi etorria, hilaren 23an. San Tomas eguneko ospakizunak iragarri dituzte abenduaren 21erako. Halere, goiztiarrena ospatzen NOAUA! K.E. izango da; abenduaren 18rako antolatzen ari garen azokarekin. 

Gabon kantak abesteko hitzorduak nahiz Olentzerori harrera egiteko deialdi bat baino gehiago beraz abendu amaieran. Santuenean edota Aginagan soilik ez, Kalezartik Kaleberrira kalejira baten bueltan ospatuko da ikazkin ezagunenaren etorrera. Eta harekin gaztetxoenen oporraldia.

Dantzan eta kantuan
Ikastetxeetan (abenduaren 22an Udarregi Ikastolan, biharamunean Aginagako eta Zubietako eskoletan) ospatuko diren txistor jan eta gabonetako kantu saioekin, merezitako etenaldia izango dute bi astez. Eta aisialdirako hainbat ekintza herrian; Gabonetako Haur Parkea abenduaren 26tik 28ra Oiardo Kiroldegian, Gaztelekutik Txuri Urdinera irteerak, irakurketa-solasaldiak eta eskulan tailerra udal liburutegian edota NOAUA! K.E.-ren eskutik, "Orkestra Lurtarra" haurrentzako zinea Sutegin.

Dantza batean joango zaigu urteko azken txanpa; KPOP dantza taldekoen emanaldiarekin edota Orbeldikoek eskainiko dizkiguten XIX. eta XX. mendeetako euskal lurralde ezberdinetako dantza tradizionalekin. Dantza batean hasiko dugu urte berria baita, IñakiMusik DJ-arekin. Eta urte berriko lehen hitzorduen artean, urtero Sarek Bilbon deitzen duen manifestazioa; autobus zerbitzua izango da Usurbildik. Girotzen joateko, "Kantuz etxera bidera gertu", herrrikide ditugun sortzaileekin kantu saioa iragarri du abenduaren 23an Sutegin.

Ernai-k eta Ikama-k topaketa eguna abenduaren 27rako, eta lehenago, Buruntzaldeako Ernai-ren eskutik Borroka Astea gaur hasi eta abenduaren 10era arte. Tarte horretan, GuraSOS-en hitzaldia antolatu dute Sutegin. 

Ekimen gehiago ere iragarri dira, bete-betea datorkigun urteko azken hilabete honetan. Egunez eguneko eskaintzaren berri atari honetako "Agenda" atalean jaso dezakezue.

Dokumentuaren akzioak