Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Eibarko Dantzari Egunean 140 lagunek hartuko dute parte ostiralean

Dokumentuaren akzioak

Eibarko Dantzari Egunean 140 lagunek hartuko dute parte ostiralean

19.00etatik aurrera eskainiko dute emanaldia, Untzagan. Eguneko protagonistak helduek eskainiko dituzten Lapurdiko dantzak izango dira

Egilea
Jabi Leon
Komunikabidea
Noticias de Gipuzkoa
Tokia
Eibar
Mota
Albistea
Data
2007/06/12

Aurtengo edizioan 140 dantzari inguruk parte hartuko dute (Kezkako dantza eskolako 110 bat ikasle eta nagusien taldeko beste 30 bat dantzari) baina, zalantzarik gabe, eguneko protagonista nagusiak Lapurdiko dantzak izango dira.

Edonola ere, Dantzari Egunerako prestatutako emanaldiak 19.30ean jarriko dira abian.

Oier Araolaza Eibarko Kezka taldeko kideak esandakoari eutsiz, "ikuskizuna bi zatitan banatuko da. Hasteko, dantza eskolako ikasleek Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa eta Arabako dantzak aurkeztuko dituzte eta, horren ondoren, nagusien taldeak Lapurdiko dantzak eskainiko ditu".

Orokorrean, jaialdiaren errepertorioa "bizia eta koloretsua" izango da eta, gutxi gora behera, ordu eta erdiz luzatuko da.

ibilbide luzea Dantzari Eguna orain dela 40 bat urte antolatu zen estrainekoz Eibarren, Oier Araolazaren hitzetan, "herrian aritzen ziren dantza taldeen lana plazara-tzeko".

Egun, Kezka dantza taldea aritzen da bakarrik Eibarren eta, ondorioz, Dantzari Eguna bertako eskolako haur eta gaztetxoek ikasturtean zehar ikasitakoa herritarren artean erakusteko tresna bilakatu da jai eguna.

Hori bai, Dantzari Eguna borobiltzeko, Kezkako nagusien taldeak emanaldia eskaintzen du jaialdiko azken partean.

emanaldi gehiago Udaberria eta uda garai gogorrak izango dira Eibarko Kezka dantza taldeko kideentzat aurten ere. Bolada honetan, emanaldi ugari eskaintzen ditu taldeak eta, adibidez, Valentzian, Ingalaterran eta Malagan aritu da azken asteetan.

Aurrera begira, Eibarko Dantzari Eguneko jaialdia izango da Kezka taldearen hurrengo erronka.

Hori bai, ostiraleko emanaldia amaitu bezain pronto, Kezkako lagunek San Juan jaien barruan hilaren 24an eskainiko duten Soka dantza prestatzeari ekin beharko diote.

Ondoren, Kezka taldekoak Portugaleko Miranda do Douro hirira abiatuko dira San Fermin egunean.

Handik bueltatzerakoan Lleidara joango dira Eibarko dantzariak, "bertako dantza garaikideen jaialdian parte hartzeko".

Uztaileko emanaldiekin bukatzeko, Eibar, Elgeta eta Soraluze artean kokatuta dagoen Goimendi auzoan arituko da Kezka taldea Santiago egunean.

Araolazak berak azaldutakoari kasu eginez, "Soka dantza eskainiko du taldeak Asurtzako ermitaren inguruan, uztailaren 25ean".

Eibarko dantzariak "oso gustura" joaten dira Goimendiko erromeriara eta "emanaldi polita" eskaintzea espero dute, beti ere, atsedenaldirako merezitako egun batzuk hartu aurretik.

Eibarko dantza eskolako ikasleak Untzaga plazan eskainitako emanaldi batean.Foto: mikel

Dokumentuaren akzioak