Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Ehun urte betetzen dira 'Ohorezko aurreskua' egin zela gure herrian

Dokumentuaren akzioak

Ehun urte betetzen dira 'Ohorezko aurreskua' egin zela gure herrian

1912. urteko abuztuaren 15ean 'Fiestas euskaras' ekimenaren barne. Euskal nortasuna indartzeko egiten zen eta aurten Euskal Astearen barne 'Aurresku zaharra' egingo da berriro

Egun hauetan ehun urte beteko dira, Gipuzkoako Aldundiaren babesean, Zarautzen 'Fiestas Euskaras' edo 'Euskal Festak' izan zirela. Euskal nortasuna indartzeko antolatzen ziren jai horiek Gipuzkoako herriren batean izaten ziren urtero, eta 1912. urtean Zarautzen antolatu zuten. Abuztuaren 14tik 17ra bitartetan, Amabirjinaren jaiak aprobetxatuz, denetarik izan zen Zarautzen: ganadu-feriak, estropadak, bertsolariak, literatur lehiaketak, erakusketak, dantza, musika.
Egilea
Juan Mari Zubiaurre
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zarauz
Mota
Albistea
Data
2012/08/15
Lotura
Diario Vasco

 

Festa horien barne, besteak beste, 'Ohorezko Aurreskua' deitzen zioten koreografia egin zuten garai hartako agintariek; aurresku klase hori modan egon zen XX. mende hasieran, eta horren ezaugarri nagusia zen garaiko autoritateek egiten zutela dantzan. 1912. urteko abuztuaren 15ean, arratsaldeko 5etan, Gipuzkoako Diputazioko agintariak atera ziren dantzara, eta gero haien emazteak gonbidatu zituzten. 'Euskalerriaren Alde' elkarteak festa horien kronika zabala idatzi zuen. Bertatik zati bat aukeratu dugu, bizi zen giroaren adierazgarri:
«Terminado el desfile se bailó el Aurresku de honor. A la hora de la danza peculiar de los vascos la Plaza de Zarauz presentaba hermosísimo aspecto. Los balcones de la Casa Consistorial, los de los centros de recreo, de hoteles y de casas particulares que hacen de la Plaza un perfecto cuadrado, estaban abarrotados de gente; los trajes de colores y las sombrillas iluminadas por un vivísimo sol daban gran alegría al cuadro. Las bocacalles, los arcos de la Casa Consistorial y los portales estaban atestados, y dentro de la Plaza, los numerosos miqueletes hacían inauditos esfuerzos por contener en lónea a la avalancha que amenazaba inundar la Plaza.
A las cinco y media, la banda de tamborileros de Zarauz atacó las notas primeras del aurresku, en el vestíbulo de la Casa Consistorial. La gente abrió calle a duras penas, y precedida por el tamboril salió a la Plaza la cuerda de aurreskularis formada por los señores diputados, por el señor Secretario de la Diputación y por el señor Director de nuestra Revista. A la cabeza de todos iba el diputado don Gervasio Aramburu; cerraba la serie el diputado don Julián Elorza.
Cuando la cuerda salió a la Plaza, resonó unánime, estruendosa ovación que duró largo rato. Bailó el aurresku el señor Aramburu, y bailó muy bien, pausada y señorialmente, sin contorsiones ni piruetas, como corresponde bailar a quien no pretende mostrar dotes gimnásticas y sí rendir culto a nuestro espíritu tradicional. Fue largamente ovacionado en muchas ocasiones. Compartió los aplausos con el señor Aramburu el atzesku señor Elorza, que cumplió dignamente su importante papel».
Kontuan izan behar da, Zarau-tzen, lehenago ere egin direla 'Ohorezko Aurresku' horretan girotutako ekitaldiak, 'Aurresku Zaharra' izenarekin: 1960. eta 1970. hamarkadetan Ondartza taldeak antolatutakoak, Irrintzi taldeko dan-tzari batzuen laguntzarekin; eta, geroago, 1999ko Euskal Festetan,berriro ere Ondartza taldeak, Zarauzko Euskal Festen 75. urtemuga izan zenean.
Aurten, irailaren 8an, arratsaldeko 19:30etan, Euskal Astearen barruan, 'Aurresku Zaharra' egingo da berriro Zarautzen, Musika Plazan. Orain ehun urte bezala Udaletxetik abiatuko dira, bikoteka desfilatuz, eta Musika Plazan egingo dute dantzan. Ekitaldi honen helburu nagusia da azken hirurogei urteotan Aurreskuaren tradizioari eutsi dioten Zarauzko dantza taldeetako protagonistak elkartzea,: Irrintzi, Ondartza, Hodeiertz, Mollarri eta Iratzarri dira talde horiek; dantza talde horietan aritutako hogeita hamar bat bikote aterako dira plazara. Txistulariak, 'Goizeko Ihintza' taldekoak eta Iratzarri dantza taldean aritutakoak izango dira.

Ehun urte betetzen dira 'Ohorezko aurreskua' egin zela gure herrian

Harrobia. Dantzan txikitatik hastea komeni da gerorako. ::AMAXKAR

 

Dokumentuaren akzioak