Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egunsenti folklore elkartea osatu dute Mundakako 24 gaztek

Dokumentuaren akzioak

Egunsenti folklore elkartea osatu dute Mundakako 24 gaztek

Egunsenti folklore elkartea osatu dute herriko 24 gaztek, dantza “edozein txokotara hedatzeko”

Herritarren aurrean agertu ziren orain dela egun gutxi. Tribisarrospeko kultur aretoan, nahiz eta ez zen izan dantza saio bat eskain-tzeko. Bi saiotan egin zuten taldearen aurkezpena, nahi duen edonorrek “dantzaz gozatzera, “norbaitek hala nahi badu lekua izango duelako gure taldean”. Izan ere Mundakak oraintsu gutxi jaiotako elkarte berria du: folklorea eta euskal kulturan eragiten jardungo den Egunsenti Dantza Taldea.
Egilea
Imanol Fradua
Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2015/05/05
Lotura
Deia

Euskal dantza sustatzerakoan tradizio luzeko herria da Mundaka, Guda Zibilera arteko joan etorria egiten duena. Beraz kultur arlo honek pauso asko eman dute, ordutik gaur egunera arte hainbat izan direlako dantzagintzan aritutako izen ezberdineko taldeak eta pertsonaiak. Testigua eskutik eskura lagata -oso gutxitan izan du etena-, orain Egunsentiren txanda da. Gazteek osatuta, “nahiz eta talde berria izan, kideek esperientzia zabala dute dantza esparruan, gehiengoak lau urte zituela dantzan hasi bait zen”, elkarteko arduradunek azaldu dutenez. Guztira 24 dira partaideak.

“Behetik gora eratutako taldea”, Egunsentik folklorea sustatzea du helburu nagusi -baita kultura eta euskara uztartuz-, nahiz eta estiloei dagokienez “Euskal Herriko osoko dantza desberdinekin ari-tzen garen, baina gehien bat Bizkaikoetan sakontzen dugun”, tradizioari eutsiz baina modernitateari muzin egin barik. Zazpi lurraldeetako dantza guztiak batuz, ia berrogeita hamartik gora jasotzen ditu Egunsentiren errepertorio mardulak.

ikastaroak Baina elkartea jaio berriaren arima dantza egitean datza. Eta horretarako urte osorako ikastaroak prestatuko dituztela iragarri dute taldearen arduradunek, ume zein nagusientzako eskuragarri izango direnak. Txikienen kasuan hiru ziklotan banatu dira, irailetik ekainera. Nagusienen kasuan, bestetik, “taldearen partaide izan nahi ez duenarentzat baina dantza zehatzen bat ikasi edo hobetu nahi dituenak” ere euren txokoa izango du Egunsentiren baitan. Webgunea atonduta du iada mundakarrek -www.egunsentidt.eus estekan- eta bertan jaso daiteke ikastaroen gaineko informazio luzeagoa, baina baita elkarte mundakarraren egunerokoa jasotzen duen bloga eta argazkiak.

“Ilusioz sortua”, Egunsenti hasia da jada entsegu eta ekitaldiekin burubelarri lanean. Urteroko programa zehaztuta, Busturialdeko Dantzari eguna, Bizkaiko Dantzari eguna, Euskal Herriko Dantzari Eguna, San Pedro Jaietako ekitaldia, Euskal Jaia edo herriko festibalak izango dira euren lan ardatz nagusiak, baina ez bakarrak. “Ez gara horretara bakarrik mugatuko, deitzen diguten lekuetara ere joango gara. Gure nahia euskal folklorea sustatzea den heinean, edozein eszenatoki da ongietorria”. Hala izan dadila.

Hainbat ekitalditan izango dira dantzari mundakarrak datozen hilabetetan.Argazkia: DEIA

Hainbat ekitalditan izango dira dantzari mundakarrak datozen hilabetetan.Argazkia: DEIA

Dokumentuaren akzioak