Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egungo Romeo eta Julieta

Dokumentuaren akzioak

Egungo Romeo eta Julieta

Preljocaj Baletak Shakespeareren obraren bertsio gaurkotua emango du Arriagan gaur eta bihar

Egilea
Irune Berro
Komunikabidea
Berria
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2005/05/25

en Preljocaj Baletarekin (1984. urteaz geroztik zuzentzen du) eta Europako Baletarekin iritsiko da Bilbora. Orotara, 24 dantzari ariko dira oholtzan. Romeoren eta Julietaren arteko amodio istorioa kontatzeaz gain, Preljocajek gaurko munduaren inguruan duen ikusmoldea eskainiko dute denek ala denek. Eta Sergei Prokofievek obrarako beren beregi sortutako musikaren erritmora ariko dira.



Preljocajek 20 urtean sortu duen pieza narratibo bakarra



Preljocajek 1990ean sortu zuen Romeo eta Julieta dantza lana, Frantziako Lyongo Baletak emana izateko. Baina iaz bere konpainiak taularatzeko egokitu zuen. «Nagusiki dekoratuak eta jantziak gaurkotu zituen», haren laguntzaile Karl Bornetek esan duenez.



Hala eta guztiz ere, obra goitik behera aldatu dela uste du Bornetek. «Hasieratik parte hartu du obra zuzentzen, bere konpainiako dantzariekin aritu da lanean, eta gertutasun horrek eragina izan du azken emaitzan; dantza lanak freskotasuna irabazi du».



Isabelle Arnaud dantzariak egiten du Julietarena, eta hark azaldu du Romeo eta Julieta obra narratiboa dela oso. «Ez dugu hitzik egiten, baina, istorioak aurrera egin dezan, dantzariok pertsonaien rolak interpretatzen ditugu. Mugimenduak eta keinuak baliatzen ditugu horretarako». Hogei urteko ibilbide luzean Preljocajek eratu duen pieza narratibo bakarra da hau. Orain arte egin dituenetan giro eta eszena jakin batzuk sortzea zuen helburu, inolaz ere ez istorio bat kontatzea.



Preljocaj Albaniako jatorriko familia batean jaio zen, 1957. urtean. Hogei urte daramatza bere izena duen baletaren gidari, eta Frantziako dantza garaikidearen alorreko koreografo nabarmenetako bat da. Hogeitik gora obra sortu eta hainbat herritako antzokitan eman ditu; besteak beste, Frantzian, AEBetan, Portugalen, Alemanian, Italian eta Suedian erakutsi ditu bere piezak.

Dokumentuaren akzioak