Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Durangoko kaleak euskal kulturaren gune bihurtuko dira ostiraletik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Durangoko kaleak euskal kulturaren gune bihurtuko dira ostiraletik aurrera

Ekainaren 18ra arte dantzak, musika eta kirola edozein lekutan gauzatuko dira

Egilea
Jon Baraja
Komunikabidea
Deia - Noticias de Bizkaia
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2011/05/25
Lotura
Deia - Noticias de Bizkaia

Hasteko, haur Kantari txapelketaren kanporaketa, Durangoko Orfeoiak antolatuta, Plateruena Kafe Antzokian ospatuko da, maiatzaren 27an ostirala, 20:00etatik aurrera. Ekintza hau Euskal Herri mailan antolatutako musika jaialdia da eta Euskal Kantuzaleen Elkartearen eskutik heltzen da. Honen helburua betiko musika bultzatzea da, ohiko euskal abestiak eta abesti berriak, alegia. Aurten txapelketa honetako Bizkaiko finala Bilbon izango da, eta Euskal herriko finala, azken momentuko aldaketarik ez badago, Hazparnen (Lapurdi) ekainaren 11an ospatuko da.

Haur Kantarien txapelketan 300 pertsona inguruk hartuko dute parte, haien artean Durangoko Xaramel taldeak. Talde hau Durangoko Orfeoioaren barruan sortu zen, eta orfeoi txikia izenarekin ere ezagutzen da. Bederatzi kidez osatutako talde hau Bizkaiko txapelketan finalista geratu zen pasa den urtean.

Beste ekintza nabarmenen artean Euskal Herriko Trikitixa Eguna aurkitzen da. Ekainaren 4an larunbata, ospatuko den jaialdi honen helburua trikitixaren erabilera sustatzea eta hedatzea da. 11:30ean kalejira bat egongo da Durangoko alde zaharretik, 14:30ean herri-bazkaria egongo da, eta eguna alaitzeko, 17:30ean, Gozategi taldeak erromeria bat eskeiniko du. Egun honetan euskal trikitixa eskola ugari eta instrumentu honen zaleak bilduko dira.

Ostiraletik aurrera Nabarmendutako ekintza hauetaz gain beste hainbat ospatuko dira. Euskal Asteari hasiera emateko, Peter esku pilota jaialdiaren semifinalak jokatuko dira, Ezkurdiko Jai Alai pilotalekuan. Finalak ekainaren 3an, 19:30ean, izango dira.

Egun bat lehenago, ekainaren 2an, umeei zuzendutako bi ekitaldi egongo dira. 9:15etan, Zugaza Zine Aretoan, Midas erregearen altxorra filmea ikusteko aukera izango dute, Kurutziaga Ikastolak antolatuta. Gainera, 10:00etan, umeen euskal joku tradizionalak hasiko dira Landakoko Polikiroldegian. Kasu honetan, Landakoko eskola da antolatzailea.

Beste ekintza nabarmen bat Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren sari banaketa izango da, San Agustin Kultur Gunean, ekainaren 5ean, 12:00etan. Azkenengo egunean, ekainaren 18an, AIKO taldearekin, Dantzari Dantzazale Eguna ospatuko da. Bazkari bat eta gero, Legazpi musika bandaren kalejira eta kontzertua egongo dira.

"Antolatu diren ekintza guztien kalitatea azpimarratzekoa da. Eskerrak eman behar dizkiegu herriko elkartei", azaldu zuen Maria Jose Balier alkateordeak.

Euskal astean dantzekin gozatzeko aukera izango dute Durangora hurbiltzen direnek.

Euskal astean dantzekin gozatzeko aukera izango dute Durangora hurbiltzen direnek. (DURANGOKO UDALA)

Dokumentuaren akzioak