Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Durangoko aratusteak / karnabalak

Dokumentuaren akzioak

Durangoko aratusteak / karnabalak

Jo zortziko karnabal ai, tanbolitero jendeak jakin da(g)ian zer datorren gero, Aratusteak dira sei egunez-edo, jai egiteko onak gura izan ezkero (Unai Iturriaga)

Unai Iturriagaren berbak geure eginez ARATUSTEAK jai egiteko onak, ezin hobeak direla baieztatuko dogu, gura izanez gero, behintzat.
Egilea
Kriskitin
Komunikabidea
Anboto
Tokia
Durango
Mota
Albistea
Data
2014/02/26
Lotura
Anboto

Hainbat urtetan galduta egon ondoren, 2000. urtean, Kriskitin dantza taldeak, jendeak oraindik gogoan daukan Durangoko aratuste ohitura berreskuratu egin eban. Harrezkero, SURRANDIAK eta HARTZA barriro ikusi leikez Durangon, kalerik kale. Gaur egun, zapatu-karnabalez.

Durangoko Karnabalak ez dira entzutetsuak, ez dira famatuak, baina aspaldikoak dira eta gureak dira. Halan da ze, urteokaz egin dogun lez, aspaldiko ohiturari eusteko eta aratusteetan gozatzeko SURRANDIEN KONPARTSA antolatuko dogu. Hartza be geugaz eroango dogu gure arbasoen ohitura jagon guran.

Ate joka ditugu bai Karnabalak. Zapatu karnabal  martiaren 1ean izango da. Egun horretan Surrandien eta hartzaren konpartsako kideok Durangoko kaleetara irtengo dogu. Hona hemen egitaraua:

  • 18:00etan Kriskitinen entsaio lokalean hitzordua. Merkatu plazaren atzealdean txokolate gozo eta beroa hartzeko eta giroan sartzen hasteko
  • 18:30etan kalejiran irtengo gara
  • 20:00etan Andra Mariako elizpean emango diogu amaiera

Ez da jantzi dotorerik behar. Ez da diru askorik behar mozorroa prestatzeko, hori bai, sudur luzedun kareta edo maskara ezinbesteko da

Kriskitin taldeko dantzari eta laguntzaileak ez eze, Jaizale txistulari taldea be izango da konpartsa, baita Tabira musika banda ere. 

Aurrekoa urteetan lez, durangar musikagileek sortutako doinuak entzungo ditugu; Jesus Egiguren, Ander Ertzilla eta  Ane  Belautegirenak hain zuzen.

 ERDUZIE GUGAZ

 

Dokumentuaren akzioak