Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dualitatea, dantza eta antzerkiaren mugimenduarekin

Dokumentuaren akzioak

Dualitatea, dantza eta antzerkiaren mugimenduarekin

Dantza eta antzerkia uztartzen ditu Organik taldeak hilaren 22an, Getxon, estrenatuko duen ‘‘Tú o yo’’ lanak

Egilea
Nagore Ferreira Zamalloa
Komunikabidea
Deia
Mota
Albistea
Data
2003/02/04

Zu edo ni, hau edo bestea, biho-tza edo arrazoia. Hautu hori egin behar dute protagonista biek. Alboan beste pertsonaia bat izango dute, erabakia hartzen laguntzeko edo agian euren buruak nahasteko: aingerua eta deabruaren artean ariko da hirugarren pertsonaia hori, batean ona bestean gaiztoa izango da.





Dualitatea eszenarioan





Dualitate hori, bide bat edo bestea hartu behar hori eszenario gainean adieraziko du Organik taldeak; hots, Helena Golabek, Natalia Mongek eta Jon Urrazak. «Fun-tsean, bizitzan zehar egiten diren aukeraketak azaltzen ditugu. Egoera batzutan bihotzarekin aukeratzen duzu eta beste batzuetan buruarekin. Bide bi daude eta bat hartu behar da», azaltzen du Jon Urrazak. Mugimendua erabil-tzen dute ikusleari borroka hori erakuskeko, dantzaren eta an-tzerkiaren bitartez.





Natalia Mongeren ideian oinarritzen da ‘‘Tú o yo’’, berak garatu du istorioaren mamia. «Presioaren menpean gaudenean ea zer egiten dugun aztertu nahi izan dugu, ea zein den jendearen erantzuna. Hori azaltzen ahalegindu gara», dio Natalia Mongek. Horregatik, obra hasten denean Helena eta Nataliak hartzen dute eszenarioa; berdin-berdin jantzita daude eta euren mugimenduak ere berdinak dira. Hotz daude, ez dago sentimendurik. Dena lasai-lasai dago, pertsonaia biak hausnartzen ari dira. Une horretan agertuko da hirugarren pertsonaia, aingeru-deabrua. Beste biak zirikatzeari ekingo dio, baina modu nahikoa leunean.





Apurka-apurka hasierako gozotasuna, zuritasuna iluntzen joango da, artega ipintzen. «Mugimenduak gogorragoak dira, janzkera beste era batekoa da... Jonen menpe gaude Helena eta biok, baina zerbait gertatuko da eta rolak aldatuko ditugu...». Den-dena ere ez denez kontatu behar, hortxe u-tziko dugu. Dantza eta antzerkia ditu osagaia nagusi ‘‘Tú o yo’’k, baina baita umorea ere. Helenak eta Nataliak erakutsiko digute mugimendua, eurena da fisikalitatea. Jon, aingeru-deabrua, per-tsonaia nahikoa ironikoa da, berak xaxatuko baitu.





Helena, Natalia eta Jon ikusiko ditugu soilik argien azpian, baina ‘‘Tú o yo’’ gauzatu duen taldea zabalagoa da. Musika, esaterako, originala da, Ernesto Maestrok konposatutakoa. «Pertsonaien mugimendua azpimarratzen saiatzen naiz ­adierazten du Ernestok­ Soilik begiekin ezin dena sumatu musikarekin azaltzen dut nik. Musikak garrantzi handia du, batera doaz». Musika garaikidea sortu du Ernesto Maestrok; zati elektroniko bat du eta beste bat musikoek egindakoa. «Musika atmosferikoa da, garapen geldokoa...».





Obraren kontzeptuaren lanketan laguntza berezia eskaini die Raysa Hornillosek; bere zenbait poema eta ipuinekin.





zain oraindik





‘‘Tú o yo’’ obra taula gainean aurkezteko Eusko Jaurlaritzak mota horretako lanen produkziorako ematen dituen diru laguntza jasoko du. Baina laguntza hori atzerapen handiarekin dator; izan ere, azarorako eskaera egina egon arren eta onartuta dagoen arren, aitortzen dutenez, «oraindik ez dugu euro bat ere ikusi». Hiru hilabete daramatza lanean Organikek obra berrian; tarte horretan jantziak, eszenografia, argiak eta beste hainbat gastu izan dituzte. «Eskatutakoa baino gutxiago emango digute ­adierazi dute­ horrela oso zaila da lan profesionala egitea».





Otsailaren 22an, Getxo Antzokian estrenatuko du Organikek ‘‘Tú o yo’’; ondoren, martxoaren 5ean Leioako campusean izango dira, eta azkenik, martxoaren 22 eta 23an, Bilboko “La Fundición” aretoan eskainiko dute lana.





Horiek dira momentuz dituzten hitzorduak; izan daitezkenen zain dago taldea, baina ez da erraza horrelako lanak programatzea. «Dantza gutxi programatzen da, nahiz eta gurea dantza eta antzerkia den; baina jendeak dantza en-tzuten duenean...», diote taldekideek. «Ezezaguna bazara orduan eta zailagoa da. Ez dute begira-tzen zure lana, izena bakarrik ardura zaie», jarraitzen dute.

Dokumentuaren akzioak