Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donibane Garaziko ihauteria: Lehenik Santibate, ondotik Libertimendua

Dokumentuaren akzioak

Donibane Garaziko ihauteria: Lehenik Santibate, ondotik Libertimendua

Ohiturari segituz, Donibane Garaziko ihauteria bi denboratan ospatzen da. Negua beti hor dela orroitaraztea xede duen Santibate edo Martin Beltza gogoan, zirtzilen besta ospatuko dute ostiral huntan Baxe Nafarroako hiriburuan. Ondoko astean, ordea, Libertimendua edo Bolanten besta eginen dute, primaderaren hastapena markatzeko. Duela bost bat urte Garaztarrak dantza taldeak ohitura xahar horier segipen bat eman zion. ( Irakurri ere: Antton Lukuk Santibate bestaren jatorriaren gainean dantza.com -en plazaratu idatzia ). (Santibate/Libertimendia facebook-en ). ( Lerro hauekin batera argazki galeria ).
Komunikabidea
Kazeta.info
Mota
Albistea
Data
2013/02/01
Lotura
Kazeta.info

"Santibate hitzak eta doazkion bertsoek indar izugarria dute memorietan Garazin, berriki arte eskea ez baitzen joko edo antzezpen baina egiazki egina, urtatsez pasatzen ziren buhameak guneka eta berantago gazteak hauen eskarniatuz" azaltzen du aipatu idatziak Lukuk, ondoren bertze hainbat adituk ihauteriari loturiko ospakizun honi buruz errandakoak gogora ekartzen dituela.

"Duny Petreren bertsuek, dudarik ez, Santibate kabalkadari erraiten diote. Anjel Aintzibururekin, ondoren adituek bolant solas ari ginelarik behin erran zuen horren errateko egiazko izena “karatotxak” zela. “Bolantari?” ba “Horri”. Luzaidek muga badauka Bankarekin. Eta han karatotxa erraten zaio maskari, gazteak eske dabiltzalarik etxez etxe begitartea kukuturik. Hau “maskarada” zen Amikuzen eta Santibate Oztibarre Garazin" azaldu du antzerkigileak.

Zer egiten zuen diferentzia ? Kantua? "Santibatek andere Arten bezala gerore Santibatek igortzen gaitu xingarketa gu ere. Eske hau kopla aire ezberdinekin egiten da Euskal Herri guzian aste bertsuan, izan Ganderailu San Bladi edo Santa Ageda bezpera. Kopla zaharra neurri gisa berdin hedatua da. Santimamiñetik Berreteretxen kantorian bezala" jarraitzen du kulturgile baxenafarrak.

Badira lauzpabost urte, Santibate-ri loturiko ohiturak berreskuratzeari ekin zion Garaztarrak dantza taldeak. Lan horren emaitza ikusteko -eta partekatzeko, ihauteria ez da beha gelditzeko !- parada izanen da ortziral huntan. Garai batean, arpegia estalia edo zikindurik zutela ezagun ezinezkoak ziren zirtzilak etxez etxe ibiltzen ziren, ostiral arratsaldez karrikaz karrikaz, eta ostatuz ostatu, igarotzen dira bertsuak eta kantak eramaten.

Hemen ostiraleko itzulia:

  • 17.30 Adindunen egoitza
  • 18.00 Toki eder
  • 18.30 Chez Paris
  • 19.00 Xuiketenia - café des sports
  • 19.30 chez Peio
  • 20.00 chez Garat
  • 20.30 Kalaka
  • 21.00 chez Luis
  • 21.30 chez Mailharo
  • 22.00 Lizarra
  • 22.30 Chaudron
  • 23.00 Peña Urkulu (Tripot jatea)

Bigarren astean
Libertimendua ondoko astean ospatuko dute Donibane Garazin. Primadera hurbil dugula orroitarazteko balio duen ospakizunean bolanta, baxenafartar kabalkadaren pertsonai nagusia goraipatua izanen da.

Denbora berean, besta honek primaderak neguari gaina hartzen diola erakusteko balio du. Hala, Santibateko protagonistak diren zirtzilak kanporatuak izanen dira Libertimendu kari.

Dokumentuaren akzioak