Dokumentuaren akzioak
Donibane Garaziko ihauteria: igandean, Libertimendua
"Santibate hitzak eta doazkion bertsoek indar izugarria dute memorietan Garazin, berriki arte eskea ez baitzen joko edo antzezpen baina egiazki egina, urtatsez pasatzen ziren buhameak guneka eta berantago gazteak hauen eskarniatuz" azaltzen du aipatu idatziak Lukuk, ondoren bertze hainbat adituk ihauteriari loturiko ospakizun honi buruz errandakoak gogora ekartzen dituela.
"Duny Petreren bertsuek, dudarik ez, Santibate kabalkadari erraiten diote. Anjel Aintzibururekin, ondoren adituek bolant solas ari ginelarik behin erran zuen horren errateko egiazko izena “karatotxak” zela. “Bolantari?” ba “Horri”. Luzaidek muga badauka Bankarekin. Eta han karatotxa erraten zaio maskari, gazteak eske dabiltzalarik etxez etxe begitartea kukuturik. Hau “maskarada” zen Amikuzen eta Santibate Oztibarre Garazin" azaldu du antzerkigileak.
Zer egiten zuen diferentzia ? Kantua? "Santibatek andere Arten bezala gerore Santibatek igortzen gaitu xingarketa gu ere. Eske hau kopla aire ezberdinekin egiten da Euskal Herri guzian aste bertsuan, izan Ganderailu San Bladi edo Santa Ageda bezpera. Kopla zaharra neurri gisa berdin hedatua da. Santimamiñetik Berreteretxen kantorian bezala" jarraitzen du kulturgile baxenafarrak.
Bigarren astean
Libertimendua igande honetan ospatuko dute Donibane Garazin. Primadera hurbil dugula orroitarazteko balio duen ospakizunean bolanta, baxenafartar kabalkadaren pertsonai nagusia goraipatua izanen da.
Denbora berean, besta honek primaderak neguari gaina hartzen diola erakusteko balio du. Hala, Santibateko protagonistak diren zirtzilak kanporatuak izanen dira Libertimendu kari.
Dokumentuaren akzioak