Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Donezteben ere ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak

Dokumentuaren akzioak

Donezteben ere ortzegunetik larunbatera ospatuko dituzte inauteriak

Baserrietako eskea ortziralean eginen dute gazteek eta larunbat arratsaldean orgen desfilea

Ortzegun arratseko trikipoteoa eta afariarekin hasi eta larunbat arratsaldeko orgen desfilera eta kuadrilen afarira bitarte egitarau zabala izanen dute Doneztebeko inauteriek. Ortziralean baserrietako eskea eginen dute gazteek.
Komunikabidea
Ttipi-ttapa
Tokia
Doneztebe
Mota
Albistea
Data
2015/02/11
Lotura
Ttipi-ttapa

Otsailak 12, ortzeguna

20:00etan Trikipoteoa.

21:00etan Afaria Herriko Ostatuan.

Otsailak 13, ortzirala

09:00etan Baserrietan eskea. Gazteak bi taldetan banatuko dira eta behin baserrietako eskea egin eta gero, eguerdian berriz ere elkartu eta Leitzarako bideko tailerrak bisitatuko dituzte.

14:00etan Bazkaria Herriko Ostatuan. Bazkalondoan musika Modestorekin.

21:00etan Kuadrilen afaria.

Otsailak 14, larunbata

16:00etatik 19:45era Orgen desfilea Aparandik aterata. (Orga eta mozorro hoberenak sarituko dituzte).

22:00etan Kuadrilen ­afaria.

Mozorro politak izanen dira aurten ere Donezteben.

Mozorro politak izanen dira aurten ere Donezteben. Argazkia: Artxiboko argazkia


Dokumentuaren akzioak