Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Digestio gaitzeko iragarkiak

Dokumentuaren akzioak

Digestio gaitzeko iragarkiak

Egilea
Amamaren Kutxa
Komunikabidea
Maxixatzen
Mota
Albistea
Data
2023/02/01
Lotura
Maxixatzen

Digestio gaitzeko iragarkiak

Aurreneko iragarkia gerrari buruz ari zaigu: “Ukrainako haurrek denbora gehiegi daramate bonbapean”. Palestinako umeek ez. Horiek bonben azpian jarrai dezakete, Ingalaterrako Save the Children GKEri ez zaio iruditu hango neska-mutikoak hain gaizki daudenik, ez eta Yemengo, Saharako, Siriako, Libiako eta hainbat bazterretakoak ere.

Iragarkiak ez digu azaldu bonbak noiz diren onargarriak edo gehiegizkoak; hala, badirudi bonbapean denbora gehiegi izatea dela arazo bakarra, onargarriagoa dela denbora gutxiagoz bonbardatzea, ez dadila gerta Palestinan bezala, hamarnaka urte bonbapeko okupazioan.

Bigarren iragarkia gosariko esnetan ere ageri zaigu, bizitza aldatuko digun ikuskizuna eskainiz: New Yorkeko dantza konpainia batek komunismo aurreko Txina miragarria erakutsiko digu. Denok dakigunez, Mao baino lehen, gutxi bezalako herrialdea zen Txina, jendea dantzan ibiltzen zen hango kaleetan, kolorez kolore, bozkarioz gainezka.

Gezur hutsa da kalean hain dantzari ez zebiltzanak indarrez menderatu zituztela japoniarrek Mantxurian, britainiarrek Hong Kongen, portugaldarrek Macaon, estatubatuarrek Pekinen, eta Europako aliantza militarrek edonon.

 

Koldo Campos Sagaseta

Aitor Arruti Rezabal

Dokumentuaren akzioak