Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Diaspora osoko 200 bat dantzari aritu dira Aiko Taldeak Bilbotik eskainitako 'Dantza Munduan' online programan

Dokumentuaren akzioak

Diaspora osoko 200 bat dantzari aritu dira Aiko Taldeak Bilbotik eskainitako 'Dantza Munduan' online programan

Komunikabidea
Euskal Kultura
Mota
Albistea
Data
2021/06/08
Lotura
Euskal Kultura
Aiko Dantza Eskolak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza babesle emandako online klaseak arrakasta osoa izan dira
Aiko Dantza Eskolak Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza babesle emandako online klaseak arrakasta osoa izan dira

 

 

Bilbo-Bizkaia. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, ‘Dantza Munduan’ programa birtuala jarri zen martxan iaz Aiko taldea eskola-emaile. Programa Bilbotik kudeatzen du Aikok baina ikasleek mundu osotik hartzen dute parte euskaraz, ingelesez edota gaztelaniaz eskaintzen diren eskoletan. Zuzeneko klaseak astean behin dira eta ondoren ‘Dantza Nahieran’ atalera pasatzen dira, ikasleek nahi edo ahal dutenean segi ditzaten.

Ikasle gehienak Argentinakoak eta ondoren Estatu Batuetakoak. Argentinan, Buenos Aires, Chascomus, Llavallol, Santa Rosa, Viedma, Chivilcoy, San Nicolas, Cañuelas, Azul, Maipu, Coronel Pringles, Pergamino, Comodoro Rivadavia, Tandil, Olavarria, La Plata, Trenque Lauquen, Bahia Blanca, Parana, Cordoba, Arrecifes eta Necocheakoak. AEBan, partaideak Rhode Island, Northern Nevada, Gardnerville, Boise, Salt Lake City, Buffalo, Elko, Fresno, Parker, Homedale eta Bakersfield-etik datoz.

Horrez gain badira ikasleak Habana, Madril, Londres, Sao Paulo, Munich, Montevideo, Paue, Txileko Santiago, Viña del Mar, Bordele eta Caracasetik.

Diasporaren lehenengo online urte honetako balantzea

EuskalKultura.eus Programako arduradun Sabin Bikandirekin solastu da eta "oso gustura" agertu zaio musikari bizkaitarra. “Hunkigarria izan da oso Argentina, Kuba edo Brasilgo dantzarien prozesua laguntzea. Egia da egoerak ezberdinak direla oso hiri edo herrialde batetik bestera. Batetik dantzarien maila ezberdina delako –eta horregatik plataforman edukiak antolatuta daude ‘oinarrizkoa’ eta ‘hobekuntza’ mailetan– eta bestetik, guztiek ezin dituztenez klaseak zuzenean jarraitu, sortzen dugun material osoa eskuragai geratzen delako, edozein momentutan ikusi edo berbegiratu ahal izan dezaten".

Gauden ekainak 2020-2021 epeko lehenengo aldi honen amaiera markatzen du. Datozen asteetan ez dira beraz zuzeneko eskola berriak igoko, baina hala nahi dutenek material mordoa izango dute eskuragai ‘Dantza Nahieran’ atalean. Orain artekoa ikusita, animatuta dago Sabin Bikandi, Europako uda ondoren esperientzia arrakastatsuari jarraipena emateko.

Bestalde, Aiko Dantza Taldeak iragarri du Ipar Hemisferioko uda ostean berriro ekingo diela aurrez aurreko klaseei: urritik ekainera asteko klaseak, bi mailatan eta hainbat herritan. Ikasleek, gainera, Aikoeskola.eus plataforman sartzeko aukera izaten jarraituko dute, hau da, iazko urrian martxan jarritako dantza tradizionaleko eskola digitalean. Orotara, 400 bat ikasle lortu ditu Aikoren eskola digitalak, erdia munduko euskal etxeetako eta diasporako ikasleak, eta beste erdia bestelako ikasleak.

Programari buruzko informazioa eskatzeko, aikoeskola.eus
Aiko Eskola sareetan, AIKO Dantza Eskola

 

Dokumentuaren akzioak