Dokumentuaren akzioak
dFeriak pandemia aurreko asistentzia-maila lortu du
Donostiako Arte Eszenikoen Azokaren 28. edizioak, dFeriak, pandemia-aurreko datuetara hurbiltzea lortu du, 14.000 ikusletik gora bilduz; horietatik 9.000 ikuskizunetara joandakoak dira, %92ko betetze-maila erdietsita, eta beste 5.000 jarduera profesionaletakoak.
dFeriatik atzo ohar baten bidez jakinarazi zutenez, programatutako ikuskizunen erdia baino gehiago ziklo honetan estreinatu dira, eta jardueren %54 antzerkiarekin lotuta egon omen dira, %42 dan-tzarekin eta gainerako %4a beste diziplina batzuekin.
Akreditatuen kopurua ere, marka gorena lortu zen 2019koaren an-tzekoa izan da; aurtengoan, guztira 498 profesional zenbatu dira, eta horietatik 171 programatzaileak ziren, 67 banatzaileak, 171 ekoizleak edota konpainietako ordezkariak, 43 erakundeak, 21 kazetari eta kritikoak eta 25 beste hainbat sektoretakoak.
Jarduera profesionalei dagokienean, Negozioen Foroa finkatu da edizio honetan sektorearentzat "funtsezko jarduera" gisa.
Amaitu berri den edizioan 26 konpainiak 26 ikuskizun aurkeztu dituzte 40 emanalditan aurtengo edizioan, gainera, kalea eszenatoki gisa berreskuratuz, izan ere Kursaaleko fatxadan estreinatu baitzuten Harrobi Dantza Bertikala Konpainiak eta Oreka TXk Dendu dantza bertikaleko ikuskizuna, bi emanalditan.
Azokak zortzi emanalditan ipini du "sarrerak agortuta" kartela, eta honako estreinaldi hauek eskaini ditu:Aukeran Dantza Taldearen Migratzaileak, Adriana Bilbaoren Zarra 9.0, Kulunka Teatroren Hegoak, Harrobi Dantza Bertikala Konpainia eta Oreka TX-en Dendu, eta Dantzaz taldearen Quo.
Dokumentuaren akzioak