Dokumentuaren akzioak
Desfile batek eta bi hitzaldik osatuko dute 'Bidador' pastoralaren egitaraua
Gaur zortzi izanen da emanaldia, Iruñean. Oraindik eskura daitezke sarrerak, Karrikiri elkartean
Astebete baino ez da falta Iruñeko Burgoen plazak Joxemiel Bidador, Iruñeko euskaldunak pastorala jaso dezan, eta ikuskizunaren azken xehetasunak plazaratu dituzte antolatzaileek. Atzo Karrikirin egindako agerraldian, ibilbidearen balantzea egin eta pastoralaren inguruan antolatutako jardueren berri eman zuten Aritz Ibañez zuzendariak eta Edurne Arrizibita zein Pili Yoldi komunikazio arduradunek.
Batetik, Joxemiel Bidadorren figura «hobeto ezagutzeko» bi hitzaldi antolatu dituzte, datorren astelehen eta asteazkenerako. Patxi Laborda dantza irakasle eta folkloristak eskainiko du aurrenekoa, Joxemiel Bidador dantzan izenarekin; Bidadorrek dantzaren alorrean jorratutako lana izanen da mintzagai solasaldian. Patxi Larrion historialariak aurkeztuko du bigarrena, Joxemiel Bidador eta Mendigatxa sindromea izenburuz iragarria. «Azkena izatearen kontzientzia» da Mendigatxa sindromea Larrionen hitzetan, «zerbait joan eta horretaz kontziente izatea». Ardatz horren inguruan azalduko du Bidadorren «lan egiteko modua eta jarduera». Zaldiko Maldiko elkartean izanen dira bi hitzaldiak, 20:00etan.
Larunbatean, gainera, desfile batek iragarriko du arratsaldeko ikuskizuna. Ibañezek azaldu zuenez, Zuberoako pastoraletan ohikoa izaten dira goizeko meza eta ondorengo desfile edo mustra. Iruñean mezarik ez, baina ibilbidea eginen dute pastoralean aipatzen diren Iruñeko euskal idazleak jaio eta bizi ziren etxe inguruetan, Alde Zaharreko karriketan barna. 12:00etan abiatuko da, Aldapa kaleko Auzoenea aretotik.
«Orhitik hegoaldera»
Zuberoako pastorala hartu dute oinarrian, baina «bertakotzen» eta «Iruñeko kutsua ematen» saiatu dira antolatzaileak. Metafora batekin azaldu zuen Ibañezek izaera: «Orhiko puntara igo eta iparralderantz begiratu ordez, hegoalderantz begira pentsatutako pastorala da. Eta ez bakarrik Nafarroa berdean pentsatua, baizik eta gari koloreko Nafarroan». Abiapuntu horretatik osatu zuen Jon Alonso idazleak pastoralaren testua, iazko uztailerako. Horren inguruan lanean hasi ziren antzezle, dantzari eta musikariak, urtarriletik aurrera, asteroko entseguetan.
Orain, estreinaldiaren ateetan, «abentura hori» baloratu du Ibañezek. Batez ere, pastoralaren prestaketan parte hartutako jende guztia izan zuen gogoan. Karrikiri, Euskaldunon Biltokia, Zaldiko Maldiko eta Duguna elkarteak daude ideiaren atzean, baina horiei Ortzadar, Iruñea Taldea, Muthiko Alaiak zein Txantreako abesbatzako kideak batu zaizkie. Gainera, San Lorentzoko Danzanteek zein Tuterako erraldoien konpartsak toki berezia izango dute pastoralean.
Ikuskizunaren inguruan sortutako «saltsaren erakusgarria» da, hain zuzen ere, partaide kopurua, Ibañezen ustez. «Alor ezberdinetako jendearen elkargune izatea da pastoralaren ezaugarrietako bat», haren esanetan. «Ados jarri behar dute» horiek guztiek, «negoziatu». Horregatik, Antton Lukuren hitzak gogoan hartuz, «herrigintza politika bere zentzurik garbienean egitea» dela ondorioztatu zuen Ibañezek. Hala, pastorala «herri-kohesio ariketa» ere izan dela uste du zuzendariak, eta baita Iruñeko euskaldunen «autoomenaldi eta autorrekonozimendua» ere.
Izaera «profetikoa» ere egotzi dio Ibañezek Alonsoren testuari: orain urtebete luze idatzia da, baina «usaina hartu zion Nafarroan gerora gertatu den hainbat gauzari». Kasu honetan, pastoraletako gaiztoen (turkoak) eta zintzoen (kristau) arteko banaketan gaiztoen rola beteko dute protagonistek, hots, Iruñeko euskaldunek, «Nafarroa ofizialarentzat gaiztoak» izan direnak. Bukaeran, ordea, haiek garaituko dute, eta «geroz eta jende gehiagok parte hartuko du Nafarroa ez-ofizial horretan». Hortik «profetikotasuna», Ibañezentzat.
Atzoko aurkezpenean, Iruñean Bidadorrekiko sumatutako maitasuna azaleratu zuen Arrizibitak, eta maitasun hori «ikuskizunera eramateko» gogoa adierazi zuen. Larunbatean, 17:00etan hasiko da ikuskizuna, eta eguraldi txarra bada, Labrit pilotalekura aldatuko dute. Sarrera gisa balio duten azken liburuxkak salgai dira oraindik, Karrikirin.