Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Derbitxeen mistizismoa

Dokumentuaren akzioak

Derbitxeen mistizismoa

Kritika, Konyako derbitxeak

Egilea
Jesus Mari Begoña
Komunikabidea
Berria
Mota
Kritika
Data
2005/03/24

Ikusmin handia sortu zuen Bilboko ikusleen artean Konyako Derbitxeen dantza erritualak. Hau da, etengabeko jira eta biran, trantzean erori arte, egiten den dantzak.Turkiako Anatoliatik etorritako monje musulmanen hitzetan sema-k edo dantza mota horrek «Jainkoarengana eraman behar du dantzaria. Jirak astroen eta izarren biraketa irudikatzen du. Dantzariak kosmosarekin bat eginda hasten dira jiraka Jainkoagandik hurbilago sentitzeko, nork bere nortasuna galdurik Jainkoarekin bat egiteko , berriz, gizaki izatera itzuli orduko».



Baina Qawwali edo Pakistaneko sufien antzeko musika sentsual eta erakargarria entzutera etorri zirenak erabaki okerra hartu zuten: derbitxeen kantua gure ohituratik oso urrun dagoen doinu arkaikoa da, interbalo txikien artean gora eta behera mugitzen dena. Ahotsek eta musika tresnek, behin eta berriz, melopeak errepikatzen dituzte, unisonoan, dantzariek jira-birak egiten dituzten bitartean.Konyako bost abeslariek erabili zituzten ahots moduak bibratoak portamento,tremoloak eta melismak ziren, batzutan tonu-erdi eta tonu-laurdeneko distantziarekin. Gure ustez, horien helburua emoziorik gabeko kantu hipnotiko hutsa sortzea zen, nola edo hala, orekaren sena loarazteko. Hala eta guztiz ere , agerian geratu zen dantzariek jasan behar izan duten eskarmentua eta heziketa horrenbeste zurrunbiloren eraginez zorabiatuta ez erortzeko. Gure aurrean dantzatu zuten bost lagunen ezkerreko botak ez ziren zorutik altxatzen. Jira eta bira aritzeko, eskuineko hankako bota zen altxa eta jaitsi egin ondoren, jira bultzatzen zuena.Erritoaren lau zatiak egin beharrean, zuzendariak hamabost-hamar minutu iraun zuten hiru zati egitea agindu zien dantzariei, dantzari bat nekatuta zegoelakoan.

Dokumentuaren akzioak