Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Denbora igaro egiten delako

Dokumentuaren akzioak

Denbora igaro egiten delako

Bilbo. Gaur eta bihar, 20:00etan, Haceria aretoan.

Egilea
Ainara Gorostizu
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2005/04/09

Muñozek eta Corcherok taularatuko duten bikoteak ondo egingo dio aurre denboraren iragaiteari, buztin egosiak bezala. Baina ahulak dira bikotekideak. Ahuldadea transmitituko dute, isilik ia musikarik gabe eta geldi mugimendurik gabe ia publikoari aurre egiteko garaian. Dueto intentsoa. Obra intimista da ...de terrissa. Gorputzaren bidez hitz egingo dute dantzariek. Eta Raravis konpainiaren lengoaia oso pertsonala da: «erabat poetikoa eta berritzailea», han-hemenka nabarmentzen duten moduan. Izan ere, lengoaia berrien bilaketan egin zuten lan bai Muñozek eta bai Corcherok Raravisen elkartu aurretik, eta bakoitzak landutako hizkera bestearenarekin elkartuz eta elkar ulertuz are hizkera (dantzaera) berritzaileagoa eta poetikoagoa mamitu dute. Hainbat ezaugarri nabarmentzen dira beren dantzaera garaikidean: soiltasuna, absurdoa, tenpoaren ardura, artifiziotik haratago doan sentsibilitatea, ikusgarritasuna eta modaren presentzia.Hizkera erabat berritzaile horren bitartez, sekulako gairik antzinakoena dantzatzen dute bi koreografoek maitasuna, Feliu Fromosaren Al llarg de tota una impaciencia poeman oinarriturik. Mutilarekiko zoramena agertuko du neskak, agian, eta ondoren, neskarekiko eromena mutilak, agian. Haurrena dirudien alaitasuna zabalduko dute, goxoa. Film mutu batetik ateratako pertsonaien antzera maitatuko dute, dantzatuko dira.Pertsonaia maitagarrien eta maitagarriak ez ziren pertsonaiak ere maitagarri egiten zituen istorioak kontatzen zalea izan da betidanik Muñoz. Eta, obra honetan, narratibotasun hori bere egingo du Corcherok ere. Bi pertsonaia ahulen maitasun istorioa kontatu egingo dute.



Banaka hazi diren bikotekideak



Raravis konpainiarentzat, dantza ez da ikuskizun soila, bizitzeko eta sentitzeko era bat baizik. Horregatik, 1991n elkarrekin lanean hasi eta urte gutxira konpainia sortu zutenetik duela oso gutxi jarri diote Raravis izena dantza, erakusteaz gain, irakasteko eta zabaltzeko konpromisoa hartu zuten. Sabadellen egiten dute lan hori (Bartzelona).



Corcheroren eta Muñozen konpenetrazioaren oinarrietako bat hauxe da: bikoteak ez duela bere banako izaera galtzen, eta, Raravis konpainiaren barruan egiten dituzten koreografiez gain (Encarnació i el silenci, Romance n. 4 eta Coplas de blanco Miguel dira ...de terrissa-ren aurreko obrak), bestelako lanetan hartu dute parte. Muñozen lanen artean, Carmelo Salazar koreografoarekin egindako El salon dorado proiektua da garrantzitsuena, eta Andres Corcheroren artean, berriz, Malpelo konpainiarekin egindako An (e silenci). Kataluniako Dantzako Sari Nazionala eskuratua du Corcherok.

Dokumentuaren akzioak