Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Dena prest ihoteetarako

Dokumentuaren akzioak

Dena prest ihoteetarako

Otsailaren 10etik 12ra luzatuko duten egitarauaren berri eman dute. Antolatzaileek gogorarazi dute ezinbestekoa dela poxpolinez edo aurreskulariz janztea.
Egilea
Imanol Saiz
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Oiartzun
Mota
Albistea
Data
2023/01/21
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
Ihoteak. Kuestazioa
Ihoteen barruan, kuestazioa, Ugaldetxon.

Aurtengo ihoteetarako dena prest dute oiartzuarrek. Otsailaren 10etik 12ra luzatuko duten egitarauaren berri eman dute. Beste urte batez zientoka lagun baserriz baserri eskian ariko dira, bertako atarietan erratza pasatuz izpiritu txarrak uxatuko dituzte. Dantzarako eta festarako gogoz daude oiartzuarrak.

Antolatzaileek gogorarazi dute ezinbestekoa dela poxpolin eta aurreskulari jantzia eramatea.

Ondorengoa da aurtengo egitaraua:

  • Otsailak 10 (ostirala):
    • 16:45: Burrunbaaa! ihoteei deia, Beheko plazako biribilgunetik.
    • 17:30: Txokolatada Done Eztebe plazan.
    • 19:00: Azeri eta Sorgin dantza.
    • 19:30: Intxixu, Basandre eta Sorginek plaza hartuko dute.
  • Otsailak 11 (larunbata):
    • 9:00etatik aurrera Kuestaziyua herriko auzoetan.
    • 14:30: bazkariak egingo dituzte auzo guztietan.
    • 18:00: auzoetan ibilitako kuadrillak plazan elkartuko dira. Ondoren, ihoteen berbena, musikarekin.
  • Otsailak 12 (igandea):
    • 9:00: Diana txistulariekin.
    • 11:00: beheko plazatik karroxa eta kalejira alaia.
    • 19:00: Intxixu, Basandre eta Sorginei agurra. Ondoren. bukaera emateko, suzko akerra.
 

Dokumentuaren akzioak