Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka DanzÁlava: Zuriñe Benaventeri elkarrizketa

Dokumentuaren akzioak

DanzÁlava: Zuriñe Benaventeri elkarrizketa

Euskadin dantza indartzea eta zabaltzea da DanzÁlavaren helburu nagusia. Ikastaroak, koreoagrafia-erakustaldiak eta euskal koreografo gazteei laguntzeko topaketak biltzen ditu ekimen horrek. Hori guztia izan dugu hizketagai proiektuaren arduradunetako batekin, Zuriñe Benaventerekin.
Komunikabidea
Kulturklik
Mota
Elkarrizketa
Data
2017/02/06
Lotura
Kulturklik

Nola eta zergatik sortu da DanzÁlava?
DanzÁlava Euskal Herrian eta zehazki Gasteizen dantza garaikidea indartzeko asmoarekin sortu da, eta gure probintzian dantza etxea ez edukitzeak sortzen duen hutsunea betetzeko ideiarekin ere.

Zein dira ekimen honen helburu nagusiak?
Gazte sortzaileak lagundu, dantza garaikidearen hizkuntza publiko berriari hurbildu eta dantzari profesionalei denboran formakuntza jarraia eskaini.

Zer eginkizun dauka Altraste Dantzak proiektu honetan?
Altraste Dantzak proiektuaren ideia garatu zuen eta dantza kontserbatorioarekin duen loturagatik, bertako AMPA-ri aurkeztu zen proiektua. Hasiera batetik ilusio handiarekin eman zioten ongietorria denek. Momentu honetan Altraste Dantza produkzioaz eta dantzari, irakasle eta proiektuan parte hartzeko interesa duten pertsonekin kontaktu zuzena izateaz arduratzen da.

Zein izango da zehazki, programa?
Danzalava proiektua hiru atal ezberdinetan dago bananduta:

  • Lehenengoa dantzari profesionalen formakuntzari dagokio. Honetarako asteburuko hiru kurtso eta astebeteko beste bat antolatu ditugu dantza garaikide munduko profesional ezberdinekin: Guillermo Weickert, Daniel Abreu, Victoria P. Miranda eta Iñaki Azpillaga.

  • Bigarren atala publikoari dago zuzenduta, publikoaren sentsibilizazioa landuz. Kurtsoak ematera etortzen diren dantzariek TAEn haiek egiten duten lanaren erakustaldi bat eskainiko dute, publiko guztiari irekita. Ondoren, galderak edo kezkak… aurkezteko aukera emango da.

  • Azkeneko atala Gazte Sortzaileei zuzentzen da. Hauen sormen bideetan laguntzeko egongo dira dantzari profesionalak, bai artistikoki bai produkzio ikuspuntutik ere.

 

Nori dago zuzenduta?
Dantzari profesionalei dago zuzenduta. Hauek hemen, Euskal Herrian, aukera gehiago izan ditzaten. Askok hemen ikasten dute baina gero ez dute lan egiteko edo ikasten jarraitzeko aukerarik, ez dantzari ez sortzaile bezala ere. Beraz, kanpora juteko beharra daukate gehienek. Danzalava ere orokorrean publiko guztiari zuzentzen da, eskaintzen diren erakusketak guztiontzat irekita baitaude.

Zein da koreografiaren munduak Araban, zehazki, eta Euskal herrian, oro har, bizi duen egoera?
Errealitatea sorkuntzaz bizitzea oso zaila dela da. Askotan sortzailea dantzari, produktore, manager, teknikari, eszenografo…ere izan behar da. Eta gehienetan bigarren lan bat eduki, “jaten” ematen diena. Nahiz eta egoera erraza ez izan, politena aurrera irteten diren proiektu asko daudela da. Sortzeko gogo handia dago Euskal Herrian, gauzak kontatzeko.

Ekimen hau puntuala da ala etorkizunean jarraitzea aurreikusten du?
Araba dantza garaikideko formakuntza jarraian eredu izatea da asmoa. Bai Euskal Herrian eta bai kanpoko profesionalek haien agendak planifikatzeko orduan hemen dantzari bezala handitzen jarraitzeko espazioa dagoela kontuan izan dezaten ere. Proiektuan laugarren atal batean lan egitea ere bada gure ideia, kultura ekoizleei eta programatzaileei zuzenduta.

Dokumentuaren akzioak