Dokumentuaren akzioak
Dantzazaleak asetzeko ekitaldia
Iruñea. Dantzarako zaletasuna indartzeko asmoz, Karrika dantza egingo dute etzi, Sanduzelain
Jendeari erabat irekia dago karrika dantza, Royoren arabera: «Edonor ager daiteke, izan dantzaria edo musikaria». Bertaratzen denak bi orduko saioa egiteko aukera izaten du.
Goizean, taldeen emanaldia
Dantzarako piezen zerrenda ere luzea izaten dela gaineratu du Royok. «Zabala da errepertorioa; soltean dantzatzen gara, helduta, eta bai taldean ere». Jaietako erromerietan bezala. Baina aurkitzen dio beste desberdintasunik Royok, musika ez baita izaten txistua edo trikititia soilik. «Etorri izan dira gurekin tronpeta jotzaileak, gitarristak eta perkusio jotzaileak, besteak beste».
Arrakasta handikoa izaten da karrika dantza, inoiz adin guztietako 200 dantzari inguru bertaratu baitira. Egun bereko goizean, Iruñeko dantzari talde guztien topaketa ere egingo da, Sanduzelain. Talde bakoitzak hamar minutuko emanaldi bana egingo du.
KARRIKA DANTZA
Non. Iruñean.
Noiz. Larunbatean.
Dokumentuaren akzioak